Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ekimen mordoa datozen egunotan, Bizitza Da Handiena borroka sozialen astearen baitan

By on 2018-05-22 in Jendartea


Borroka sozialen aste betean da Donostia, larunbataz geroztik. Hainbat ekimen antolatzen ari dira egunotarako. Gipuzkoa plaza Askatasuna hiribidearekin lotzen duen Idiakez kalea, 6an urte luzez hutsik egondako eraikin publikoa dute erreferentzia gune nagusia. Nahiz “Bizitza Da Handiena” aldarria kalera eramango duten, ekimenarekin bat egin duten 60tik gora herri mugimendu eta sindikatuek. Honatx momentuz, egunotarako iragarria duten ekimenen zerrenda:

Maiatzak 22, asteartea
09:00 Gosaria Herritarron Etxean.
14:00 Bazkaria Herritarron Etxean.
16:30 Free Croissant Gipuzkoa Plazan (Langileen Babes Sarea).
17:30 Alternatiben Herriaren aurkezpena.
18:30 Urrezko kaiolarik ez: Aquariumaren aurkako elkarretaratzea (Askekintza).
19:30 Mutuen negozioa eta osasuna. Asepeyo mutuan, Madrilgo ibilbidean (CNT).
19:30 Asanblada Gipuzkoa Zutik plazan.
22:00 Afaria Herritarron Etxean.
Ekimen kulturalak.

HURRENGO EGUNOTARAKO BEHIN BEHINEKO EGITARAUA
Maiatzak 23, asteazkena-Maiatzak 25, ostirala
Munduko Turismoaren goi bilera gure hirian.

Maiatzak 23, asteazkena
10:30 Elkarretaratzea Kursaalean (BiziLagunEkin).
Bazkaria.
19:00 “Europar Batasunean burujabe? Faxismoari aurre egiten” hitzaldia.
19:30 Asanblada Gipuzkoa Zutik plazan.
Afaria.
Zerbeza eta patatak Aman Komunean.

Maiatzak 24, osteguna
Bazkaria
18:00 Abaraska.
18:30 Feminismoak gudari planto! Elkarretaratzea Bulebarrean (Donostiako Asanblada Feminista).
19:00 Hotel+Ez kontzentrazioa Santa Maria Eliza aurrean (H+Ez).
19:30 Asanblada Gipuzkoa Zutik plazan.
19:00 Giri poteoa Nafarroa Behera plazatik.
19:30 Asanblada Gipuzkoa Zutik plazan.
Afaria.
22:00 “Gurean” dokumentala, animalien erabilera Euskal Herriko jaietan (Askekintza).

Maiatzak 25, ostirala
Pankarterria.
13:00 Enkartelada Groseko anbulategian (LAB).
Bazkaria.
16:00 Askekintzaren hitzaldia: “Antiespezismoa, gainontzeko animaliak kontuan hartzen”.
17:30 Asanblada Saguesen.
17:30 Zutabea manifestaziora, Pinares plazatik.
18:30 “Bertan bizi gara, bertan bizi nahi dugu” manifestazioa (BiziLagunEkin).
21:00 Mozal Legearen aurkako Libre Lasterketa.
Fan Hemendik Festa.
Afaria.
22:00 Solasaldia: ITA, herri mugimenduen Iraultza Txikien Akanpada.

Maiatzak 26, larunbata
10:30 Ginkana Trinitate plazan (Hotel+Ez).
12:00 “Angula ustelak” hitzaldia Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Meltxor (Gipuzkoa Zutik).
Herri bazkaria: bakoitzak berea ekarri (Donostiako Jai Batzordeak).
17:00 Haurren txokolatada Antiguan (Metroari Stop Antigua).
17:15 Zutabe feminista pentsio duinen aldeko manifestaziora (Donostiako Asanblada Feminista).
17:30 Pentsio duinen aldeko manifestazioa (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsionisten asanblada).
19:30 Asanblada Gipuzkoa Zutik plazan.
Afaria.
22:00 “Zer metro?” Bideoaren proiekzioa Plaza Berrian (Satorralaia).

Maiatzak 27, igandea
11:30 Bizi Eguna Katalunia plazatik (LAB).
Bazkaria.
16:00 Bizikleta Martxa Antiguatik (Metroari Stop Antiguon).

Sare sozialen helbideotan aurki dezakezue Bizitza Da Handiena plataforma:
https://bizitzadahandiena.wordpress.com
Facebook
Twitter
Telegram
Youtube 

AGERRALDIKO ADIERAZPENA
Iritsi da udaberria!
Ezerezetik bezala, baina batez ere behetik gora, herritarrok sorpresa eman dugu: maiatzaren 19tik 27ra handiena bizitza dela aldarrikatuko dugu kalean eta elkarrekin! Has dadila festa!

Bizitza Da Handiena kanpaina; borroka sozialen aste hau, herri mugimendu eta sindikatu mordoaren indarren bateratze hau baliatuko dugu egunero-egunero zapaltzen gaituzten horiei aurre egiteko, herri boterea eraikitzen jarraitzeko.

Herritarron gehiengoaren aurka eta gutxiengo baten alde inposatzen dizkiguten politika eta erabakiei aurre egiteko astea izango da.

Horren adibidea da 78ko Euskal Erregimeneko indar politikoek inposatu nahi diguten turismo eredu suntsitzailea. Turismo politika horren aurka hainbat herri ekimen garatu genituen Donostian joan den urtean, eta zein izan da herri protesta horren aurrean instituzioek emaniko erantzuna? Batetik, hotel bat okupatu zuten 20 bat gazte donostiar auziperatu dituzte; bestetik, herritarrak zigortzeko isunak iristen hasi dira; eta, azkenik, inolako lotsarik gabe, agintariek diru publikoa xahutuko dute Turismoaren Munduko Erakundearen batzarra Donostian antolatuz. Herritarrez trufatu dira berriro ere. Eskandalu bat da. Nola ulertu horrelako jokabide arduragabea Donostian, hain justu turismoak itota duen gure hirian?

Desastre horren aurrean, herritar guztiei dei egiten diegu bizipoza hartu eta kalera ateratzeko, kaleak guztionak direla ozen esateko, eta ez kameraz bete eta bertan aurrez baimenik eskatu gabe biltzen garenean polizia bidaltzen duten instituzioetako jauntxoenak.

Aste oso bat ekimenez josiko dugu, kolorez jantziko dugu Donostia, elkartasunetik, alaitasunetik eta herritik borrokatuz. Astebeteko kanpaldi bat egingo dugu horretarako. Astebeteko kanpaldi bat abiatuko dugu, eta herritar guztiak deitzen ditugu arratsaldero 19:30ean egingo den asanbladan parte hartzera.

Etxean eta desanimatuta nahi gaituzten arren, kale bizi-bizirik dago, bizi-bizirik gaude, gainean dauzkagun haiek nahi ez badute ere.

60 herri mugimendu eta sindikatuk babesten dugu mugimendu hau, beraz, instituzioei dei zuzen eta garbia egiten diegu: Herria gu gara, eta antolatuta gaude. Gutako inori eraso egiten badiozue, gutako guztiok erasotuko gaituzue, herria erasotuko duzue. Zuen bulegoetan herritarrak kontuan hartu gabe hartzen dituzuen erabakiak gure kontra doaz zuzenean, eta guk, bulegoak baino, plazak nahiago ditugu. Bizitza dugu aldarri eta horren alde egingo dugu.

Guk garbi diogu: ez dugu biolentziarik erabiliko, eta espero dugu boteretik ere ez erabiltzea. Lege eta politika injustuei aurre egiteko gure tresnak desobedientzia zibila, kolaborazio-eza, ekintza zuzena eta erresistentzia izango dira.

Eraikin publiko honetan sartu gara, urteak direlako hutsik dagoela hiri erdian, herritarren beharrak izugarriak direnean. Eraikin publikoak ez dira administrazioarenak, herritarronak dira, publiko hitzak ongi dioenez. Horregatik ireki ditugu ateak eta gardentasun osoz diogu, astebeteko Bizitza Da Handiena kanpainak iraun bitartean egnogo garela hemen.

Okupazio mugimenduarekin lan egiten duten abokatuek argi diotenez, polizia ezin da sartu eraikin hau desalojatzera 10 eguneko epean, eta beraz, gu 7 egun egongo garenez, argi jakinarazi nahi dugu, sartuko balira legea hautsiko luketela eta azken xehetasuneraino dokumentatuko genukeela gertakaria. Horrez gain, gure eskubideen aurka, eraikin honetatik botatzea erabakiko balute, kanpaldia egingo genuke hiriko plazetan. Beraz, bi aldiz pentsatu dezatela egin behar dutena. Izan ere, Donostialdean Udaltzaingoak, Ertzaintzaren laguntzaz, burutu dituen azken hiru kaleratzeak legez kanpokoak izan dira eta Erregimenaren prentsak gertakari larri hauek ezkutatu baino ez ditu egin.

Atxikimenduak
1) Abaraska etxebizitza kooperatiboa
2) Adi! ustelkeriaren aurkako elkartea
3) Aingura kofradia
4) Aiuri Antiespezista
5) Alde Zaharreko gazte asanblada
6) Alderdi Ederreko Pentsionisten Asanblada
7) Aman Komunak
8) Amara Berriko Superxagu Jai Batzordea
9) Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsionisten Asanbladak
10) Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatua
11) Askapena
12) Askekintza
13) Azkoitiko Matadero Ekintzak
14) Bakea eta Duintasuna
15) BiziLagunEkin plataforma 
16) CDR Tolosaldea Goierri
17) CNT sindikatua
18) Diario Fatxo
19) Donostiako Asanblada Feminista
20) Donostiako Ikasle Abertzaleak
21) Donostiako Komite Internazionalistak
22) Donostiako Zinemaldi Alternatiboa
23) ELA sindikatua
24) ESK sindikatua
25) Eguzki
26) Ernai 
27) Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
28) Eskifaia kofradia
29) Euskal Herrian Euskaraz
30) Euskal Herriko Bilgune Feminista
31) Firestone
32) Gelditu Metroa Antiguon
33) Gipuzkoa Zutik
34) Groseko Asanblada Feminista
35) Groseko Jai Batzordea
36) Guardetxea
37) Guneak Zabaltzen
38) Hazten Hasten kultur egitasmoa 
39) Hondarpe Groseko Auzo Elkartea
40) Hotel + EZ
41) Jaizkibel Herriarena
42) Kalera Kalera
43) Kimera Antiespezista
44) Kortxoenea
45) LAB sindikatua
46) Langileen Babes Sarea
47) Letaman gaztetxea
48) Manu Robles Arangiz Fundazioa
49) Marruma Kulturalak
50) Olatukoop
51) Ongi Etorri errefuxiatuak
52) Oraingoan Bai 
53) Oñatiko Antixena gaztetxea
54) Plaza Feminista
55) Pototak Asanblada Feminista
56) Pottogorriak, Arrasateko talde feminista
57) Salatu
58) Sare Antifaxista
59) Satorralaia
60) Su Txikian elkarte feminista
61) Txantxarreka gaztetxea
62) Txitxibitxiak Antiguako Talde Feminista
63) Zergatik ez?

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.