Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Udal diru-laguntzen deialdiari lotutako behin behineko ebazpena argitaratu da


Udal diru-laguntza batzordeak behin behineko ebazpena argitaratu du ostegun honetako (maiatzak 17) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. 2018ko deialdira, eragile zein herritarrek aurkezturiko eskabideen gaineko ebazpenaz ari gara. Ostegun honetan (maiatzak 17) argitaratuko du Udalak, kultura, kirola, gizartegintza, ingurumena, nekazaritza eta abeltzaintza arloetako egitasmoak babesteko hasieraz onarturiko laguntza guztion ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea izango da gero, maiatzaren 18tik 31ra (bi egunok barne).

Gogoan izan, guztira 180.000 euro banatu asmo du Udalak kultura, kirola, ingurumena, nekazaritza, eta gizartegintzako egitasmoetara. Diru kopuru potoloena, kultur egitasmoetara bideratuko da. 12 urteotan bezala, talde eta ekintza kopurua mantendu dela ohartarazi dute Udaletik, “Usurbil herri bizia eta dinamikoa den seinale”. Auzoen arteko oreka bermatzen eta izaera bereko egitasmoetan irizpide berak ezartzen ahalegindu direla nabarmendu dute. Herritarren parte hartzea eta interakzioa sustatzen dutenak lehenesten saiatu direla.

Gai honen beste muturrean, ingurumeneko diru-laguntza deialdia dugu. Udalak banatu asmo zituen 5.000 eurotik 1.803 euro banatuko dira soilik, erakundeak nahiz norbanakoak aurkez zitezkeen arren. “Jendeak uste du ingurumenarekin lotutako egitasmo handiak laguntzeko direa soilik. Norbanakoak energia murrizteko egiten ditugun argi edo leiho aldaketak, esaterako, diru-laguntza honetara aurkez daitezke”, gogorarazi dute Udaletik.

Sortzaileen lanarentzat laguntza
2019ari begira hobekuntza batzuk txertatu asmo dituztela berri eman dute, Zirrara: diru-laguntza publikoen inpaktua neurtzeko egin duten ikerketaren ondorioak aintzakotzat hartuta. Horien artean, iragarri dutenez, “sortzaileen lana diruz laguntzeko bideari heldu nahi dio Udalak”.

Honatx Usurbilgo Udaletik helarazi duten gai honi buruzko datu sorta:

Kultura:
Aurkezturiko taldeak: 18.
Diruz laguntzea eskatu diren ekintzak: 90 (Onartuak: 79. Baztertuak: 11).
Banatzea aurreikusten zen laguntza: 80.000 euro.
Banatuko asmo den laguntza: 78.759,79 euro:

Kirola:
Banatu asmo den laguntza, 50.000 euro:
-45.000 euro herriko kirol taldeen artean.
-2.320 euro parekidetasuna sustatzen duten ekimenetara.
-3.000 euro kirol egokitua laguntzera.
-1.000 euro kirol elkarte ez direnen kirol jardueretara.

Gizartegintza:
Laguntza jasoko duten taldeak: 19 (gizarte zerbitzuekin elkarlanean aritzen diren Gipuzkoa mailako taldeak denak).
Jasoko duten diru kopurua: 12.000 euro.
Beste laguntzak: igogailuak instalatzeko deialdira (eskaera bakoitzeko gehienez 1.000 euro ematea aurreikusten zen) ez da eskaerarik aurkeztu. Deserrotze eta baztertze arriskuan daudenentzako diru-laguntza deialdira eskaera bakarra aurkeztu da.

Ingurumena:
Aurkezturiko eskaerak: 8 (Onartutakoak: 6. Baztertutakoak: 2).
Banatuko den laguntza: aurreikusitako 5.000 eurotik 1.803 euro.

Nekazaritza eta abeltzaintza:
Aurkezturiko eskaerak: 11 (Guztiak onartuak).
Banatuko den laguntza: 14.180,84 euro.

Xehetasun gehiago Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:
Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko diru-laguntzak
Igogailuak instalatzeko diru-laguntzak
Ingurumeneko egitasmoetarako diru-laguntzak
Kirol egitasmoak burutzeko diru-laguntzak
Nekazaritza eta abeltzaintzako egitasmoetarako diru-laguntzak
Gizarte zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko diru-laguntzak
Kultur egitasmoak garatzeko diru-laguntzak

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.