Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Usurbilgo jaietako Bertsio Gau Mistoan parte hartu nahi dutenentzat bilera gaur

By on 2018-05-16 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin


Txosna Batzordea festen antolaketa lan betean murgildua dago. Diseinatzen ari diren egitarauaren baitan, bada jada ibilbide luzea egin duen hitzordu bat; usurbildar musikariek abesti ezagunak bertsionatzen dituzteneko gaua. Bertsio Gaua, alegia. Proposamen berritu batekin datoz aurtengoan; Bertsio Gau Mistoa antolatu nahi dute. Azken edizioetan sumatu duten kezkatik abiatuta egin duten honako planteamendua, emakumeen presentzia falta dela eta.

Edizio eraberritu honetan parte hartu nahi duten guztiei zuzenduriko bilera deitu dute asteazken honetarako, maiatzaren 16rako Aitzagan. Hitzordura begira, honako idatzia helarazi du Txosna Batzordeak NOAUA!ra:

Bertsio Gau Mistoa
Kaixo herrikideok! Pixkanaka pixkanaka Santixabelak gertaturatzen ari dira, eta horrekin batera, martxan da Txosna Batzordea. Aurten gainera taldeko bizia eta funtzionamendua hauspotu duten gazte ugari hurreratu zaizkigu. Pozez aitortu behar dugu, kide berriek aburu berriak zein berritzaileak sortzeko ilusioa eta gaitasuna eman digutela. Gaurkoan horretara gatoz, aurtengo egitarauak garatuko duen berrikuntzetako bat aurkeztera. Jakina da, Santixabelen baitan Bertsio Gaua ekimen berezia dela. Doinu ezagunen artean, inoiz oholtza gaina zapaltzeko aukerarik  ez dutenen eta horretara ohituta daudenen artean sortzen den une gozagarria da. Hala ere, bada azken edizioen ostean kezkatu gaituen puntu beltza, emakumeen presentzia.

Horregatik, Datorren Santixabeletarako proposamen berri batekin gatoz: “Bertsio Gau Mistoa”. Hots, bertan parte hartzen duten taldeek, betiko lez, mozorrotuta 4 abesti interpretatzeaz gain, emakumeen presentzia ere bultzatu beharko dute.

Oholtzara igotzeko asmoa dugun guztiok hilaren 16n, asteazkena, 18:00etan elkartuko gara Aitzaga tabernan. Ezin baduzu bertaratu, idatzi 688668473 zenbakira eta eman zuen asmoen berri!

ANIMA ZAITEZ BARRUAN DUZUN MUSIKARIA ATERATZERA!

Usurbilgo Txosna Batzordea.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.