Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Onintze Kamino Landa, “Hiria eta migrazio prozesuak” egunotako Tabakalerako topaketen antolakuntzan

By on 2018-05-16 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura

Hiria eta migrazio prozesuen gaineko topaketak izango dira egunotan, Donostiako Tabakalerako Z aretoan. Sarrera doakoa izango da. Hiriburuan egingo diren topaketa hauek iragartzen ari bagara, zeharka, Usurbilekin loturarik baduelako da. Ekimen honen antolaketa lan betean dabil Onintze Kamino Landa gizarte hezitzaile usurbildarra. Jardunaldiotaz eta bere lan esperientziaz galdetu diogu aste honetako NOAUA! aldizkarirako. 

Topaketa hauetan gai honen inguruko aditu eta elkarteek parte hartuko dute, “hausnarketa bultzatu eta egitasmo ezberdinak partekatzeko”. Beharra bada eta. “Jakin badakigu, gure artean, gero eta pertsona gehiago daudela kale egoera zaurgarrian, eta ez da kasualitatea, kolektibo honen gehiengoa, agiri ofizialik gabe edota errolda agiritik kanpo dagoen emigrante edota errefuxiatua izatea. Topaketa hau kolektiboki zein indibidualki, arte mundutik zein gizarte hezkuntzatik marko hori aztertu, ulertu eta erantzun-sareak eraikitzeko antolatu dira”, diote antolatzaileek. Bertaratzeko gonbita luzatzen dute. “Zuen izan izango gara!”, luzatu dute gonbita.

Migrazio prozesuak erdigunean jarri nahian
Aipatu moduan, prestaketa lanetan ari da parte hartzen Onintze Kamino Landa usurbildarra. “Beste lagun batekin batera, aspalditik genuen Donostian zerbait egiteko gogoa”, adierazi dio NOAUA!ri. “Gure kaleetan, egoera zaurgarrian dauden pertsona asko bizi dira, eta haien ikusezintasuna, ikusgarri bilakatu nahi genuen jendartearen aurrean. Migrazio prozesuak erdigunean jarri, gure espazio publiko zein pribatuetan norbere identitatea nola garatzen den aztertu, eta duen garrantzia eman nahi genion problematika honi, gure hiriburuko egoera erreala agerian utziz, eta hau salatuz, bizitza gehiegi baitaude kale egoera oso irregularrean”, gogorarazi digu Kaminok.

Gizarte hezitzailea da bera. Bere ogibideaz eta topaketa hauen berri eman digu Onintzek, aste honetako aldizkarirako. Topaketen egitaraua doakizue segidan. Sarrera doakoa izango da:

Topaketa: “Hiria eta migrazio prozesuak”
Maiatzak 17, osteguna
18:30 Migrazioak eta krisi globala: Santiago Alba Rico.
19:30 Bizi esperientzia bat: Katya Reimberg.
20:00 Museum of Impossible Forms: Ahmed Al-Nawas.

Maiatzak 18, ostirala
18:30 Mugikortasunak eta mugak. Prekarietatetik mediaziora: Mercedes Jiménez.
19:30 Bizi esperientzia bat: Ibrahim Reghioui.
20:00 Hirian geratzeko gida:Felipe Polanía.
Harrotu ileak. Identitatea, harremanak eta gazteak:Tabakalerako hezkuntza taldea.

Maiatzak 19, larunbata
9:00 Bertako testuinguruaren argazkia I:Samira Goddi, Ane Iturbe, Laia Abokatuak, Loira Manzani.
11:30  Bertako testuinguruaren argazkia II:Bidez Bide elkartea, Kolore Guztiak elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma.
16:00 Lan-saioa.

Non: Donostiako Tabakaleran, Z aretoan (1. solairua).
Sarrera: doan.
Oharra: hitzaldi guztiak arabierara itzuliko dira aldi berean.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.