Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ekainaren 2an Iruñean ospatuko den Euskal Herria Kantuz Egunera joateko deia

By on 2018-05-16 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin


“Zazpietan lehena” aldarripean, Nafarroako hiriburuan, Iruñean ospatuko da aurtengo Euskal Herria Kantuz Eguna. Herri askotan kantuz girotzen dituzten taldeentzat, Kantu Jira Nazionala izango dena, ekainaren 2rako iragarri dute. Orreaga Fundazioak eta Euskal Herria Kantuzek antolaturiko hitzordura joateko autobus zerbitzua antolatu du Usurbilgo Kantu Taldeak. Ekainaren 2an, goizeko 08:30etan irtengo da Oiardo Kiroldegitik. “Iaz, Gasteizen 27 lagun izan ginen, aurten jada, 20 apuntatuak daude. Herritar edonork eman dezake izena, nahiz eta Kantu Taldekoa ez izan”. Izen emateko 40 euroko ordainketa egin beharko da maiatzaren 26a baino lehen, Laboral Kutxaren ondoko kontu zenbakian:
IBAN ES64 3035 0140 31 1401034498.

Argibide gehiago, 650 422 607 telefono zenbakian jaso ditzakezue. “Pozik joango gara Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik ehunka kantuzale, Euskal Herriko hiriburu zaharrera, Kantu Jira Nazionala ospatzeko asmoz. Kantua bakarrik ez da izango, dantza ere bai. Eguerdian, Kantu Bazkari erraldoian, herrialde bakoitzak bereak diren kantuan aireratu nahiko ditu. A ze lehia!”.

 

Usurbildarrak, Gasteizko Euskal Herria Kantuz Egunean

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.