Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ospakizunak Andatza Egunez, maiatzaren 6an

By on 2018-04-27 in Aisia, Jaiak, Jendartea, Kirola


Maiatzeko lehen igandea beti izan ohi da Andatzarena, Andatzara igotzeko ohitura aspaldidanikoa dugu. Aurten, ospakizun eguna ere izango dugu hilaren 6a, Andatza gainean:

Maiatzak 6, igandea
Goizean zehar,
 musika girotua, txotxeko sagardoa Saizarren eskutik eta hamaiketakoa: salda, txorizoa, haragi egosia eta edaria. Musika girotua. 
14:00 Bazkaria (norberak berea eramanda). Kafea eta kopa banatuko dira. 

Antolatzailea: Andatza M.K.T.
Babeslea: Usurbilgo Udala.


Ereñozutik Herri Urratsera oinez
Azken urteotako tradizioari eutsiz, asteburu pasa antolatu du Andatza M.K.T.-k maiatzaren 12 eta 13rako, Senperen (Lapurdi) ospatuko den Herri Urrats jaialdiaren harira. Ereñozutik abiatuko dute oinez txangoa larunbatez. Nahi duenak egunbete beranduago bat egin ahalko du irteerarekin, edo zuzenean autobusez Herri Urratsera joan ahalko da. Izen ematea zabaldu dute jada. Honatx xehetasunak:

Egunak:maiatzak 12-13 (aukeran, egun bat edo biko irteera).
Bi eguneko irteera (maiatzak 12-13):
-Abiatzeko hitzordua: 8:30etan autobusez Oiardo Kiroldegitik.
-Ibilbidea: maiatzaren 12an Ereñozu-Lesaka (6,5 ordu), maiatzaren 13an Lesaka-Senpere (5,5 ordu).
-Aterpea: Lesakako Matxinbeltzenean dutxa, loa eta gosaria. Afaria aparte ordainduko da. Aterperako toaila norberak eraman beharko du.
-Prezioa: 30 euro.

Egun bateko irteera (maiatzak 13):
-Ibilbidea: Lizuniaga-Senpere (3,5 ordu).
-Abiatzeko hitzordua: 8:30etan autobusez Oiardo Kiroldegitik Lizuniagaraino (nahi duena Senpereko Herri Urrats jaialdiraino autobusez joan daiteke. Kasu honetan, ez da zertan federatua egonik).
-Prezioa: 10 euro.

Izen ematea:ordainketak maiatzaren 9a baino lehen egin, bi kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua.
-Bi eguneko irteerako parte hartzaileen kasuan, 2 egunerako ibilbiderako otordua, toaila eta aldatzeko aropa eraman beharko da.
-Maiatzaren 13an Lizuniagan elkartuko dira autobusez datozenekin, Senpereko Herri Urrats jaialdira joateko. Senperetik itzultzeko autobusa, 18:30etan.
-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza M.K.T.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.