Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

“Euskal Genesia” ikuskizunaren estreinaldi arrakastatsuak borobildu du bart, 6. Dantza Eguna

By on 2018-04-22 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura

Seigarrenez txunditu gaituzte Orbeldi D.T.-koek bart plazan estreinatu duten “Euskal Genesia” ikuskizunarekin. Aurtengoa seigarren emanaldia zuten arren, lehenengoan bezainbeste edo gehiago gozarazi zituzten frontoira gerturatu eta leporaino bete zuten zuten ikus-entzuleak. Gogotik txalotu zuten, Orbeldiko kideek azken hilabeteotan landu duten herri ikuskizuna.

Usurbilen jada, erreferentziala bilakatu den urteko herri mailako sortze lan handiena dugu duda izpirik gabe. Musika, antzerkia, eta dantza uztartzen ditu emanaldi honek. Eta lanketa prozesu osoak, partaideak, baliabideak… Denak Usurbilgo labela du. Ahalegina nekaezinarena, eta noski, odolean daramaten dantza zaletasunaren labela. Zorionak!

“Euskal Genesia” ikuskizunarekin borobildu du bart Orbeldi D.T.-k, 6. Dantza Eguna. Ama Lurra modu arduratsuan zaintzeko mezua plazaratuz amaitu zuten saioa. Hain zuzen, igande hauxe dugu, Ama Lurraren Eguna. Irudiotan bildu dugu emanaldia:

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.