Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Maiatzean, euskal bideo-jokoen lehen jardunaldia

By on 2018-04-17 in Aisia

Jokoteknia, hala du izena euskara hutsean egingo den bideo-jokoei buruzko lehen jardunaldiak. Bilboko Azkuna zentroan ospatuko da hilabete barru: maiatzaren 12an, hain zuzen. Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatutako ekitaldiak bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzeaizango du helburutzat. 


Bilboko Azkuna Zentroan

Jokoteknia ekitaldiaren lehenengo edizioa, maiatzaren 12an, larunbata09:00etatik 14:00etara, Azkuna Zentroko Bastida aretoan egingo da. Ekitaldia doan izango da, baina parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Jardunaldiko antolatzaileek euskal bideo-joko industriaren aditu, ikasle eta jokalariak elkartuko dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egun dauden proiektuak ezagutzeko aukera eskainiko du ekitaldiak, eta horri lotuta, egungo egoeraren diagnostikoa egingo da, etorkizunerako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko. 

Aurpegi ezagunak batuko dira Jokoteknia jardunaldiaren lehenengo edizioan: Iker Álvarez Castellanos –Pokemon, Japonia-, Txus Ordorika, Cristian Rodriguez Landeira –Euskal Encounter-, Carlos Coronado Muñoz –Pantumaca-, Julen Zaballa García eta DigiPeneko Arantzazu Martinez Ugarte, Laura Barrenengoa Clemente eta Andoni Alonso Lizarralde.


Jardunaldiaren webgunea

Ekitaldiari buruzko informazio osatu jasotzen duen webgunea garatu dute arduradunek CodeSyntax enpresa teknologikoarekin elkarlanean: https://jokoteknia.eus/ 
Jardunaldiari buruzko informazioaz gain, webgunearen bitartez eman beharko da izena jardunaldian parte hartu ahal izateko. 

Jokoteknia Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatutako jardunaldia da eta CodeSyntax-en eta DigiPen-en laguntza izan dute prestaketa lanetan.


Jokoteknia, egitaraua

Maiatzak 12 larunbata, Azkuna Zentroko Bastida aretoan

09:15 Lokalizazioa eta itzulpengintzaren Boss Stagea. Iker Alvarez Castellanos (Pokémon, Japonia).
09:50 Bideojoko garapena: The Good, The Bad, The Ugly. Txus Ordorika.
10:25 Euskararen zenbaki arazoak. Cristian Rodriguez Landeira (Euskal Encounter).
11:00 Del local al global: Beneficis d’implementar el euskera i el català en infernium. Carlos Coronado Muñoz (Pantumaca).
11:35 Atsedenaldia.
12:10 Euskal bideojokoen hasi-masiak. Julen Zaballa Garcia.
12:45 Mahai-ingurua: Nola ikusten duzue Euskal Herrian bideojokoen industria? 


Babestutako albistea.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.