Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Udarregi Ikastolaren 50. urtemugako bertso-bazkarirako txartelak eskuratzeko azken eguna

By on 2018-04-12 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura

Bertsolaritzari eskainitako hitzordua hilabete honetan, Udarregi Ikastolak betetzear dituen 50 urteen testuinguruan antolatzen ari diren ospakizunen baitan. Ikastolak, Bota Punttuba bertso eskolarekin elkarlanean, bertso-bazkaria antolatu dute punta puntako bi lagun ezagunekin; Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin. 

Larunbat honetan, apirilaren 14an ospatuko da bertso-bazkaria, 14:30etatik aurrera, Udarregi Ikastolako jangelan. Sarrerak aurrez eskuratu beharko dira, hilaren 12a baino lehen,  Bordatxo eta Aitzaga tabernetan, baita Udarregi Ikastolako idazkaritzan ere. Zabaleta anaiek prestatu duten menua dastatu eta bertso saio ederraz gozatzeko txartelak 20 eurotan erosi ahalko dira, 15 euroren truke haur, ikasle eta langabetuek. Honako menu hau dastatu ahalko da: entsalada epela, onddo nahaskia, haragi gisatua, jogurt eta fruitu gorrien moussea.

Ikastolak eta Bota Punttubak antolaturiko hitzorduan laguntzaile dituzte baita Aratz erretegia, Labe Goxo, Mitarte bodega eta Usurbilgo Udala.

Diskoa prest
Mende erdia betetzera heldu den Udarregi Ikastolari doinua jarriko dion diskoa grabatzen aritu dira azken asteotan. Martxoa amaieran amaitu zituzten grabaketa lanak. Guztira 12 kantuz eta bertso batekin osaturiko bilduma landu dute. Apirila amaieran plazaratzekoak dira. 

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.