Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Elkartasun eta babes mezu ugari jasotzen ari dira Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin


“Bagoaz trenez Espainia aldera. Gipuzkoarron etorkizuna ez hipotekatzeagatik, Madrileko PPko epaile baten aurrean erantzutera. Beti izan dugu argi elite ekonomikoen mesedetan ez genuela gobernatuko eta hori egin genuen. Egindakoaz harro, ozen esango dugu “berriro berdin egingo genuke”. Ainhoa Intxaurrandietak asteazken arratsaldean, Madrilera bidean sare sozialetan zintzilikatu zuen mezua duzue. 

Gaur epaituko dute Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin, 2013an Zubietako erraustegiko lanak geratzeagatik Madrilen. Bien aldeko elkartasun mezuak ugaritzen doaz sare sozialetan azken orduotan. #DenokGaraAinhoaEtaIñaki traola baliatuta, sarea elkartasun mezuez jostera deitu dute. Eta jada hala egin dute askok. Epaiketa honen bidegabekeria salatu, Errazkin eta Intxaurrandietari eskerrak eman eta elkartasuna helarazteko mezu ugari idazten ari dira gipuzkoarrak.

Ladrillen ere, auzitegi atarian EHBilduko Kongresu eta Senatuko ordezkarien, eta 2011-15 legegintzaldiko foru diputaren babesa jaso dute. Tartean zen, aipatu legegintzaldi hartan diputatu izandako Garbiñe Errekondo usurbildarra ere:

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.