Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Adi udako aisialdi ekimenetarako lan poltsa eta izen emate deialdiei

By on 2018-04-11 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura

Udaberri parteko atseden egunak amaituta egunerokora itzuli dira ikasleak. Baina apirila erdialdera heltzen ari garen honetan, hurrengo oporraldia antolatzen hasteko ordua da. Pixkanaka jasotzen goaz, uda partera begira antolatzen hasiak diren aisialdi ekimenen gaineko xehetasunak. Zubietan udako txokoetan izen emateko epea zabaldu dute jada. Udarregi Ikastolan, ingeles udalekuetarako inskripzio epea ixtear dute. Eta laster, apirilaren 20an zabalduko dugu, Usurbilgo Udalarekin batera, NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko Udajolasen apuntatzeko epea. 

Udako txokoak Zubietan
Zubietako Guraso Elkarteak udan zehar, 2-12 urte artekoei zuzendutako txokoak antolatu ditu Zubietan. Txokoetan parte hartzeko interesa dutenek idatzi dezatela zubietatxoko@gmail.com helbidera edo 649 659 786 telefono zenbakira deitu.

Ingeles udalekuetarako izen ematea
“Enjoy English” ingeles udalekuak antolatu ditu Udarregi Ikastolak uda parterako. Interesdunek apirilaren 13ra arteko epea dute izen emateko, ikastolatik berri eman dutenez. “Berrikuntzaz beterik datorren udalekua. Aurten formatu berriarekin, 2, 3 edo 4 aste aukeran. Jatorrizko ingeles-hiztunak diren hezitzaileek gidatuta”:
-Norentzat: A taldea: 2012-2010 artean jaiotako haurrentzat. B taldea: 2009-2006 artean jaiotako haurrentzat.
Iraupena: 2, 3 edo 4 aste, aukeran. Ekainaren 25etik uztailaren 20ra. Goizeko 9:00etatik 13:00era.
Prezioa: 2 aste 200 €, 3 aste 285 €, 4 aste 335 €.Hezitzailea etxean hartzen duen familiak ez du ordaindu beharrik izango. Ordainketa bi zatitan egingo da.
Informazio gehiago: udarregi.eus / 943 36 12 16

Udajolas
Badator NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak uztailerako antolaturiko udaleku irekietan izen emateko garaia. 4-12 urte arteko (HH3-LH6) haur eta gaztetxoei zuzendutako Udajolasen inskripzioak bideratzeko apirilaren 20tik maiatzaren 3ra arteko epea egongo da. Urtero moduan, izen emate orria beteta, ordainketa-agiria eta gizarte segurantzako txartelaren kopia aurkeztu beharko dira NOAUA!ren egoitzan. Izen emate orriak, ohi bezala aurrez banatuko dira ikastetxeetan. Bestela NOAUA!ren egoitzan ere eskuratu ahalko dituzue. Iaz bezala, 200 haurrentzako lekua egongo da, uztailaren 3tik 27ra luzatuko den Udajolasen. Xehetasun gehiago, hurrengo egunotan.

Lan poltsa
NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak uztailerako antolatzen ari den Udajolas ekimenerako lan poltsa osatu nahi dugu. Udajolaserako zuzendari eta begiraleak behar ditugu. Uztailean lan egiteko litzateke, astelehenetik ostiralera lau orduz, aipatu aisialdi ekimenean. 

Honatx Udajolasen lanean aritzeko bila gabiltzan profila: 
-Zuzendari titulua izatea.
-Begirale titulua izatea.
-EGA edo baliokidea den agiria izatea.
-Usurbildarrek lehentasuna izango dute.

Lan deialdi honen xehetasun gehiago jaso eta kurrikulumak bidaltzeko, NOAUA! Kultur Elkartearekin hartuemanetan jarri bideotatik:
NOAUA! Kultur Elkartea, Bordaberri 3 behea
943 360 321
elkartea@noaua.eus

 

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.