Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Joxan Artzeri egingo zaion herri omenaldia prestatzeko bilera 18:00etan Potxoenean

By on 2018-04-10 in Euskara, Jendartea, Kultura


Urte hasieran zendu zen Joxan Artzek merezitako herri omenaldia izango du laster. Dagoeneko abian dira prestaketa lanak. Antolaketa lanak bideratzeko lehen batzarra egin zuten martxoaren 13an, Usurbilgo Udalak deituta Potxoenean. Hurrengo bilera apirilaren 10erako finkatu dute, toki berean, arratsaldeko 18:00etan. Hitzordu horretarako proposamen zehatzak eramateko deia egin da. Laster iragarriko dute bestalde, omenaldi egun zehatza noiz izango den.

artzerenunibertsoa
Artzeren unibertsoa, San Telmon ikusgai
2016ko ekainean Potxoenean izan genuen “Ikimilikiliklik, J.A. Artzeren unibertsoa” erakusketa Donostiako San Telmo museoko Laborategian bisitatu ahalko duzue berriz, apirilaren 18tik maiatzaren 20ra. Ordutegi honetan zabalduko dute, irudi, musika eta soinu mundu baten bidez, Artzeren 40 urte baino gehiagoan zehar garatutako lan poetikoan murgiltzea ahalbidetzen duen erakusketa: 10:00-20:00 artean, asteartetik igandera. Sarrera doakoa izango da.

Erakusketa hau antolatuta, Artze hil zen egun berean aipatu museoak sare sozialen bidez iragarritakoa beteko du. Erakusketa honen bidez omendu asmo du San Telmok, urte hasieran zendu zen sortzaile usurbildarra. Erakusketa honen baitan, hain zuzen, ekitaldia deitu dute apirilaren 24rako. Informazio gehiago: santelmomuseoa.eus

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.