Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Alejandro Tapiaren lanen erakusketa, Donostiako Ekain aretoan

By on 2018-04-10 in Euskara, Jendartea, Kultura

Azaroko Kulturaldiaren baitan, Usurbilgo Udalaren, bere familia eta inguruaren eta Noaua! Kultur Elkartearen arteko elkarlanez 2016ko abenduan zendu zen Alejandro Tapia omendu zuen herri honek. Horrekin batera, bere ibilbidea irudikatzen duen lan bilduma bat ikusgai izan zen Sutegin. Orain, Donostiako Ekain Arte Lanak aretoan zabaldu dute Tapiaren lanen erakusketa; 90. hamarkadatik aurrera sortutako paper, olio, eta eskultura aukera bat. Hitz batean natura izango duzue ikusgai, Tapiaren sorterriko, Aginaga inguruetako paisaiak, apirilaren 22ra arte.Erakusketa iragartzeko aipatu arte galeriak oroitarazten duen moduan, Alejandro “zaharberritzile modura hasi zen lanean eta aldi berean, aire zabalean pintatzen zuen. Bizitzan zehar bidaia ugari egiten ditu, Paris, Madrilen Arte Ederretako zirkuluaren Akademia Librera joan zen, Italia, Londres, Belgika edota Holanda. UR Taldearen kide eta sortzaile izan zen beste pintore batzuekin batera, Arocena, Bizcarrondo eta Gracenea. Erakusketa ugari egin zituen haiekin”.

Erakusketa
Epea: apirilaren 22ra arte.
Tokia: Donostiako Alde Zaharreko Ekain Arte Lanak galeria (Iñigo kalea, 4-20003 Donostia).
Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:30-13:30 eta 17:00-20:30 artean.
Informazio gehiago: ekainartelanak.com

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.