Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ingeles udalekuetan eta Zubietako txokoetan izen emateko aukera

By on 2018-04-09 in Aisia, Hezkuntza, Jendartea, Kultura


Bi asteko oporraldia amaituta, ikasturteko azken txanpari heltzeko klasera bueltatzeko eguna dute gaur ikasleek. Baina datorren udan zer egin pentsatu eta erabakitzeko garaia dute baita. “Enjoy English” ingeles udalekuak antolatu ditu Udarregi Ikastolak uda parterako. Interesdunek ostiral honetara arteko, apirilaren 13ra arteko epea dute izen emateko, ikastolatik berri eman dutenez. “Berrikuntzaz beterik datorren udalekua. Aurten formatu berriarekin, 2, 3 edo 4 aste aukeran. Jatorrizko ingeles-hiztunak diren hezitzaileek gidatuta”.

Norentzat: A taldea: 2012-2010 artean jaiotako haurrentzat. B taldea: 2009-2006 artean jaiotako haurrentzat.

Iraupena: 2, 3 edo 4 aste, aukeran. Ekainaren 25etik uztailaren 20ra. Goizeko 9:00etatik 13:00era.

Prezioa: 2 aste 200 euro, 3 aste 285 euro, 4 aste 335 euro. Hezitzailea etxean hartzen duen familiak ez du ordaindu beharrik izango. Ordainketa bi zatitan egingo da.


Informazio gehiago:

udarregi.eus / 943 36 12 16

Udako txokoak Zubietan
Zubietako Guraso Elkarteak udan zehar, 2-12 urte artekoei zuzendutako txokoak antolatuko ditu Zubietan. Txokoetan parte hartzeko interesa dutenek idatzi dezatela zubietatxoko@gmail.comhelbidera edo 649659786 telefono zenbakira deitu.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.