Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

“Harria Hitz” bisita gidatua larunbatean

By on 2018-04-06 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura

Usurbilek dituen altxorretan barrena ibilaldi interesgarria antolatu du Usurbilgo Udalak larunbat honetan, apirilaren 7an; “Harria Hitz” bisita gidatua, goizeko 10:00etan, Usurbilgo frontoitik abiatuta. Gehienez 25 lagunei zuzendua egongo denez, aurrez izena eman beharra dago.

“Gipuzkoako artista garaikideek nazioarteko ospe eta izena lortu zuten: Txillida, Oteiza, Mendiburu, Basterretxea… Arte-sorkuntzaren bidez gipuzkoar eta euskotar izateko modu bat asmatu eta zabaldu zuten. Mendibururen eskultura, Usurbilgo Plaza eta Zumetaren murala bisitatuko ditugu, hala sorkuntza-ondarearen arteko harremana aztertuz nola kultura-kontzeptuen hedapena azalduz”.

“Harria Hitz ibilbidea sei hizkuntzatan ikusi eta entzun ahal izateko, Elhuyarren Gida Eleaniztunak zerbitzua baliatzen da. Euskara, gaztelania eta frantsesezko testuak eskuz sortuak edo itzuliak dira, eta katalan, galego eta ingelesezkoak itzulpen automatikoz. Euskarazko eta gaztelaniazko audioak grabatutakoak dira, besteak, aldiz, sintetikoak”, Elhuyarretik berri eman dutenez.

Honatx egitaraua:


Apirilak 7, larunbata

 10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.

 10:15 TxTxTx (Txokoaldeko Txalaparta Txokora) bisita.

 11:30 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean.

 13:00 Zumeta Arte Estudiora bisita.

14:15 Amaiera.


Informazioa eta erreserbak:

605 729 802, info@ereiten.com

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.