Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Errigoraren kanpainako oliba olio bidoiak apirilaren 10etik 13ra jaso beharko dira, kontserbak ekainean

Martxoaren 20ra arteko epean, Errigoraren kanpainaren baitan oliba olio eta kontserbak eskatu dituzuenontzako oharra. Oliba olio bidoiak apirilaren 10etik 13ra jaso beharko dituzue NOAUA! K.E.-ren egoitzan. Kontserbak ekainean. Produktuok jasotzerako unean egin beharko dira ordainketak. 

Udaberriko kanpaina
Nafarroa hegoaldean ekoitzitako produktuak eskatzeko aukera izan duzue NOAUA!n edo Internet bidez, martxoaren 20ra arte, bertako tokiko produktuen ekoizpena eta euskalgintza sustatzeko Errigorak abian duen “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina berriaren baitan. Produktuok zeuden eskueran:
Olioa:
-Oliba-olio birjina estra, 5 litroko bidoietan.
-Oliba-olio birjina estra ekologikoa, 5 litroko bidoietan.

Kontserbak:
-Kontserbak: pikillo piperrak, zainzuriak, orburuak, barazki-menestra, potxak, tomate frijitua, kremak.

-Noiz jaso: oliba olioa apirilean, kontserbak ekainean, NOAUA!ren egoitzan. Produktuok jasotzerakoan egin beharko dira ordainketak.
Argibide gehiagorako: elkartea@noaua.eus edo 943 360 321.
Informazio gehiago: errigora.eus

Zubiak eraiki nahi
Nafarroa hegoaldeko tokiko produktuen ekoizpena eta euskalgintza laguntzeko, “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina berria izan du abian Errigorak, “Zubi bat sukaldera aldarripean”. Zubi bat eraiki nahi dute sukaldera, Errigoraren komunitatearekin bat egiteko, zubiaren beste aldekoekin batera amesteko, ohitura sanoak sartzeko, bizipoza ekartzeko edota “Nafarroa hegoaldeko produktuak gure sukaldera heltzeko”.

Oliba olio eta kontserbak eskuratu ahalko ditugu oraingoan, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, “sukaldeko armairuak urte guztirako betetzeko intentzioz. Keinu txiki batekin komunitate handi eta askotariko baten parte sentitzeko zirraraz”.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.