Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Nafarroa hegoaldean ekoitzitako kontserbak eta olioa eskatzeko aukera, Errigoraren udaberriko kanpainaren baitan

By on 2018-03-13 in Ekonomia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura

Nafarroa hegoaldeko tokiko produktuen ekoizpena eta euskalgintza laguntzeko, “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina berria abian du Errigorak, “Zubi bat sukaldera aldarripean”. Zubi bat eraiki nahi dute sukaldera, Errigoraren komunitatearekin bat egiteko, zubiaren beste aldekoekin batera amesteko, ohitura sanoak sartzeko, bizipoza ekartzeko edota “Nafarroa hegoaldeko produktuak gure sukaldera heltzeko”.

Oliba olio eta kontserbak eskuratu ahalko ditugu oraingoan, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, “sukaldeko armairuak urte guztirako betetzeko intentzioz. Keinu txiki batekin komunitate handi eta askotariko baten parte sentitzeko zirraraz”:

Olioa:
-Oliba-olio birjina estra, 5 litroko bidoietan.
-Oliba-olio birjina estra ekologikoa, 5 litroko bidoietan.

Kontserbak:
-Kontserbak: pikillo piperrak, zainzuriak, orburuak, barazki-menestra, potxak, tomate frijitua, kremak.

-Noiz eskatu: martxoaren 6tik 20ra, NOAUA!ren egoitzan edo Internet bidez.
-Noiz jaso: oliba olioa apirilean, kontserbak ekainean, NOAUA!ren egoitzan. Produktuok jasotzerakoan egin beharko dira ordainketak.
Argibide gehiagorako: elkartea@noaua.eus edo 943 360 321.
Informazio gehiago: errigora.eus

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.