Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Hitzartu abiatzeko 16.417 euro bildu dira


Bildutako laguntza kopurua aintzakotzat hartuta, Hitzartu prozesua abiatzeko moduan baitago. Gutxienez 10.000 euro behar ziren, Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketarekin dugun arazoa konponbiderantz eramango duen eskuhartze prozesua abiatzeko.

Otsailaren 15era arte, guztira 16.417 euro bildu dituzte, itsulapikoa.eus atarian bidez antolatutako crowdfunding kanpainaren bidez, baita bi kontu zenbakion bidez ere. Kontu zenbakiotan diru ekarpenak egiteko epeak zabalik segitzen du. “Hurrengo urratsak eman bitartean, jarraituko dugu finantziazioa handitzen prozesu zabala izan dadin”, ohartarazi dute:
Laboral Kutxa: ES05 3035 0140 33 1400031124
Kutxabank: ES83 2095 5060 10 9117692165

Bildutako laguntzarekin ekintzok finantzatu nahi dira:
1-Diru-bilketarako kanpaina (Egin Hitzartukide).
2-Parte hartze prozesuaren dinamizazioa, EHUko Parte Hartuz ikerketa-taldeak diseinatua.
3-Gizarte-mahaiaren eta mahai teknikoaren dinamizazioa.
4-Deliberamendu-prozesua.
5-GHKPI 2017-2030 plana idaztea.
6-Hondakin-kudeaketarekin loturiko politikan parte hartzeko eskubidearen defentsa juridikoa, auzitegien eta Europako Batasuneko erakundeen aurrean.

Gipuzkoan hondakinen kudeaketarekin dugun arazoaren konponbiderantz eramango gaituen prozesua diruz laguntzen duenak Hitzartukide bihurtuko da. Batetik abiatzear den prozesuan parte hartu eta antolatuko diren tailerretan lehentasuna izateko aukera eskuratuko da. Honez gain, baita “2018an HITZARTU KULTURALA auzolanean eskainiko diren ekimenetara dohainik gozatzeko aukera” ere.

HITZARTU PROZESUAREN XEHETASUNAK
Oinarriak
1-Gizarte-kohesio handiagoa lortzea.
2-Ingurumena eta osasuna gehiago babestea.
3-Europako araudi eta politikak zorrotzago betetzea.

Hiru azpi parte hartze prozesu
1-Parte hartzea.
2-Planaren erredakzioa.
3-Babes juridikoa.

Egitekoak
-Herritarren parte hartze prozesua burutzea.
-Parte hartze prozesutik 2017-2030 urtera arteko Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren dokumentua erredaktatzea. Dokumentu horrek jasoko du parte hartze prozesutik ateratako herritarren akordioa eta Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko irtenbide teknikoa.
-Hondakinen kudeaketaren gaiaren inguruan adostasuna lortzea.

Egutegia
Urtebeteko iraupena izango du prozesuak:
2018ko otsailetik ekainera: parte hartze prozesuaren dinamizazioa. Herritar eta eragileekin batzarrak.
2018ko irailetik abendura: mahai soziala eta teknikoaren arteko lanak eta dinamizazioa eta 2017-2030 urtera arteko Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralaren idazketa.
2018ko abenduan: Mahai Teknikoak idatzitako hondakinak kudeatzeko plan berriaren aurkezpena. Planaren azterketa, ebaluaketa eta parte hartzaileen oniritzia emateko batzarrak.

Bi mahai
-Mahai Soziala (Eztabaida mahaia):
Parte hartzaileak: ahalik eta sektore sozial gehien eta anitzez osaturiko mahaia.
Egitekoa: 2018ko lehen seihilekoan deituko dituen batzarretako lanketa. Gipuzkoako udalerri eta eskualdeetan bildutako iritziak eta lehentasunezko proposamenak mahai teknikora helaraztea. 
-Mahai Teknikoa (Idazkaritza mahaia):
Parte hartzaileak: eremu ezberdinetako adituak; juristak, ekonomistak, soziologoak, politologoak, irakasleak, osasun eremuko profesionalak… 
Egitekoa: “Hondakin Plangintzaren egitura eta eduki edo atal nagusiak markatzea eta Mahai Sozialaren proposamenak jasoz gero, Plana idaztea”.

Prozesuaren diseinatzailea
Euskal Herriko Unibertsitatea.

BERME BATZORDEA
“Hitzartu” parte hartze prozesua jarraitu eta gainbegiratuko duen organoa ere aurkeztu zuten abenduaren 16an Donostiako Eureka zientzia museoan; Berme Batzordea. Eremu ezberdinetako aditu ezagunek osatuko dute bilgune hau:

Esther Larrañaga Galdos (Bergara):
-Zuzenbidean lizentziatua.
-Enpresen kudeaketan masterra.
-Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Hezkuntza eta Turismo saileko zuzendaria (1987-1990), Eusko Legebiltzarreko Parlamentaria (1990-91), Madrilgo Diputatuen Kongresuan diputatua (1991-1993), Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailburuordea (1995-2001), Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordea (2001-2005), Lurralde Plangintza eta Ingurumen Sailburua (2005-2009).

Pedro Ibarra Güell (Getxo):
-Zientzia politikoetan katedraduna EHU-n.
-“Parte Hartuz”-en sortzailea (demokrazia parte-hartzaileari buruzko EHUko ikerketa-taldeko kidea).
-Irakasle bisitaria Firenzeko Unibertsitate Institutu Europarrean eta Bordele, Bartzelona eta Nevadako unibertsitateetan.

Ernesto Ganuza Fernandez (Madril):
-Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko zientzialari titularra.
-Soziologian doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
-Parte-hartzeari buruzko ikerketa-masterraren koordinatzailea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
-“Revista Internacional de Sociologia” aldizkariko idazkaria.

Juan Jose Alvarez Rubio (Zumaia):
-Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna EHU-n.
-2015eko Eusko Ikaskuntza saria.
-Gobernantza Demokratikoaren Institutuko idazkaria.

Garbiñe Biurrun Mancisidor (Tolosa):
-EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salako presidentea.
-EHUko lan-zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako irakasle asoziatua.
-“Jueces para la Democracia” elkarteko kidea.

Bernardo Atxaga (Asteasu):
-Ekonomian lizentziaduna.
-Euskaltzaindiako kidea.
-Idazlea.
-Euskadi Saria (1989, 1997, 1999), Espainiako Literatura Sari Nazionala (1989), Millepages saria (1991), Pirinio Atlantikoetako Hiru Koroa saria (1995), Eusko Ikaskuntza saria (2002), Cesare Pavese poesia-saria (2003) eta Espainiako Kritikaren Saria (1978, 1985, 1988, 1993, 2003).

Informazio gehiago:
hitzartu.eus
hitzartu@hitzartu.eus
Twitter: @Hitzartukide
Facebook: Hitzartukide

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.