Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ospetsuen Inauteri Festa egun handia gaur

By on 2018-02-10 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin


Ikastetxeetako emanaldien ostean, herriaren txanda. Goitik behera mozorrotu eta jai giroan plazaratzeko ordu gutxi geratzen dira. Prest al dituzue jantziak? Ospakizunen egitaraua behintzat bai, ondo lotuta dago. Kantu Taldea, Orbeldi Dantza Taldea, Burrunbazale txaranga, ludoteka, Gaztelekua, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, NOAUA! K.E. eta Udalaren artean jositako eskaintza osatu dugu egunotarako. Segidan dituzue hitzordu guztion xehetasunak. Ondo pasa! 

INAUTERI FESTA USURBILEN
Otsailak 10, larunbata
Gaia: pertsona ezagunak.
12:00
 Burrunbazale txarangaren eta Kantu Taldearen emanaldi bateratua Mikel Laboa plazan. Gero kantu-jira eta txarangaren kalejirak Kaxkoan zehar. 
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!
17:00 Herriko txistulariak, erraldoiak eta buruhandiak udaletxe paretik.
17:30 Bingoa Gaztelekuan.
18:00 Diskofesta Gaztelekuan.
18:30 Burrunbazale txarangarekin kalejira frontoitik. Amaieran, dantza giroa frontoian 20:30etatik aurrera txarangaren eskutik.
Elkarlanean: NOAUA! K.E., Kantu Taldea, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eta Usurbilgo Udala.

Otsailak 12, astelehena
16:30
 Inauterietako tailerrak Bihurri ludotekan.
Antolatzailea: Bihurri ludoteka.

Elkarlanean: Kantu Taldea, Orbeldi Dantza Taldea, Burrunbazale txaranga, ludoteka, Gaztelekua, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.