Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

50. urtemugari lotutako inauteriak Udarregi Ikastolan

By on 2018-01-24 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura


Bereziak izango dira datozen Inauteriak Udarregi Ikastolan. Ikastolak mende erdia beteko du aurten. 50. urtemugaren harira ekimen desberdinak antolatzen dabiltza. Testuinguru horretan, ospakizun bereziak deitu dituzte baita Inauterietarako. Otsailaren 9an goiz eta arratsalde, baten faltan aurten bi kalejira eta bi ikuskizun izango dira Oiardo Kiroldegian, LH eta DBH-koena. HH-koena frontoian.

28 urtez luzez antolatu izan dituzten ikuskizunetako gai desberdinen arteko personaien aukeraketa egin dutela ikasleek berri eman diote NOAUA!ri Udarregi Ikastolatik. Hemen duzue helarazi diguten egitaraua:

Otsailak 9, ostirala
10:15ak aldera HHko ikasleak, urteroko mozorro bitxiekin, herriko frontoira jaitsiko dira beraien dantzak egitera. Frontoian 10:30etan.
11:00 2 autoen atzetik, LHko ikasleak eta aurten, DBHko ikasleak LHko ikasleen artean gehituz, urteroko “Martxa” dantzatuko dute herria 2 ibilbideetan zeharkatuz, bat, Kaxko ingurutik eta bestea, Kalezar ingurutik, herritarrak girotuz, herria alaituz…
11:45 DBHko ikasleek Oiardo Kiroldegian, LHko ikasleak gonbidatuz eta nola ez, DBHko gurasoak gonbidatuz, beraiek antolatutako dantzak eta mozorroak, urtero moduz bikain landuak, aurkeztu egingo dituzte.
15:30 LHko ikasleek Oiardo Kiroldegian, beraien mozorroak eta dantzak, hauek baita ere oso ongi landuz, HHko ikasleak eta LHko gurasoak gonbidatuz, gogotsu aurkeztuko dituzte.

Oharra: Udarregitik, DBHko eta LHko gurasoei Oiardo kiroldegira sartzeko sarrerak banatu egingo zaizkie. Hala eta guztiz ere, Kiroldegiko sarreran, soberan geratu diren sarrerak banatzen arituko dira Kiroldegiaren aforoa bete arte.
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

INAUTERIETAKO EGITARAUA
Otsailak 3, larunbata
11:00-13:00 Sagardotegi kaletik abiatuta, elkarteetan zehar PUSKA BILA.
16:30 Zubietako plazan ekitaldia. 
16:45  Zubietatik Okendora KALEJIRA.
17:00 Lasartearren HARRERA: Lasarte Oriatarrak Zubietarrei gonbidapen dantza eta zubietarren erantzuna.
17:15 Zubietarrek eta lasarte-oriatarren SENIDETZE DANTZALDIA.
17:30 Kalejira herritik.
19:00 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua.
Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan.
Antolatzaileak: Zubietako herria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea.

Otsailak 9, ostirala
19:30
Orbeldi Dantza Taldearen emanaldia herrian zehar. Irteera Oiardo Kiroldegitik.
20:30 Azken saioa Mikel Laboa plazan.
Antolatzailea: Orbeldi D.T.Otsailak 10, larunbata
12:00
Burrunbazale txarangarekin kalejira frontoitik abiatuta, bazkalordura arte.
12:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta.
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!
17:00 Herriko txistulariak, erraldoiak eta buruhandiak udaletxe paretik.
17:30 Bingoa Gaztelekuan.
18:00 Diskofesta Gaztelekuan.
18:30 Burrunbazale txarangarekin kalejira frontoitik.
Elkarlanean: NOAUA! K.E., Kantu Taldea, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eta Usurbilgo Udala.

Otsailak 12, astelehena
16:30
Inauterietako tailerrak Bihurri ludotekan.
Antolatzailea: Bihurri ludoteka.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.