Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Urtea beteko du Xuak ostiralean, Valentziako Picassent espetxean

By on 2018-01-16 in Jendartea, Politika


Izar, Haitz eta Xua, amekin espetxean bizi diren euskal presoen haurrak ditugu. Eta ondokoa, haientzat joan den larunbatean Bilbon Sarek deitutako manifestazioaren aurretik Areatzan egokitu zuten karpagunean Porrotxekin ateratako elkartasun argazki erraldoia. Motxiladun umeek eginiko deialdiak babes zabala izan zuen bistan denez. Milaka lagun batu zituen “Prest gaude” mobilizazioan parte hartu zuten baita, autobusez joandako ehunka usurbildarrek.

Motxiladun umeek, gurasoetako bat edo biak espetxean dituzten haurren errealitatea. Kolektibo honen baitan da, ostiral honetan bertan, urtarrilaren 19an lehen urtea beteko duen Xua, Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangaren haurtxoa. Urtea beteko da baita, Xuaren jaiotzaren harira, amona Mari Karmen Anza biloba bisitatzera joan, ondoezik sentitu eta hilabete Valentziako ospitaleko ZIU-n eman zuenetik. Urtebete, Patxik alaba ezagutu ahal izateko hiru aste igaro behar izan zirenetik. Xua jaio zenetik Valentziako Picassent espetxean da amaren alboan, sorterritik 600 kilometrotara.

Elkarretaratze berezia
Urtemuga honen harira, hurrengo asteko NOAUA!-rako Mari Karmen Anza elkarrizketatu dugu. Xuaren lehen urtebetzearen harira, elkarretaratze berezia deitu du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak, urtarrilaren 26rako 20:00etan Mikel Laboa plazan.

Irudia: Sare.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.