Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

252 langabetu abenduan Usurbilen

By on 2018-01-16 in Ekonomia, Jendartea


Azaroan baino 4 langabetu gehiago, lanik gabeko 252 herritar zenbatu zituen abenduan Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen. Udalerri honetan bezala Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere gorantz egin zuen langabetu kopuruak urte amaieran; eskualdean 3.366 langabetu zenbatu ziren (azaroan baino 36 lagun gehiago), 33.972 (146 lagun gehiago) Gipuzkoan.

Usurbila itzulita, emakume langabetu gehiago zegoen joan den hilabetean, 141 guztira eta 111 gizonezko. Kontratazioari dagokionez, alderantzizkoa gertatzen da. 348 kontratu erregistratu ziren abenduan, ia denak, 336 aldi baterako. Emakumezko langabetu gehiago egon arren, gizonezko gehiago kontratatzen segitzen da. 217 gizonezko eta 131 emakume abenduan.

2017ko abendua
Usurbil: 252.     Buruntzaldea: 3.366.    Gipuzkoa: 33.972.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 111.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 44.
45 urtetik gora: 62.


Emakumezkoak: 141.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 71.
45 urtetik gora: 62.

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 11.
Industria: 35.
Eraikuntza: 18.
Zerbitzuak: 174.
Aurretik lanik gabe: 14.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 756.
Astigarraga: 246.
Hernani: 951.
Lasarte-Oria: 911.
Urnieta: 250.
Usurbil: 252.
Guztira: 3.366.

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 33.972.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 348.
Aldi baterakoak: 336.
Zerbitzuen sektorean: 254.
Sexuaren arabera: 217 lan kontratu gizonezkoenak, 131 emakumezkoenak.

2017ko azaroko langabezia datuak

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.