Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Joxan Artze hil da

By on 2018-01-12 in Euskara, Jendartea, Kultura

Joxan Artze idazle eta musikaria hil da. Bere gorpua ostiral eguerdi honetatik, 12:30etatik aurrera Errekaldeko Vascongada beilategian egongo da. Bere aldeko hileta elizkizuna berriz, larunbatean (urtarrilak 13) 19:00etan, Usurbilgo Salbatore Deuna parroki elizan.

Hemen duzue 1939ko apirilaren 6an jaio zen sortzaile usurbildarraren biografia laburra:
-1966: Ez Dok Amairu taldea sortu zen. Artze taldeko sortzaile eta ideologoa izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi edota Lourdes Iriondorekin batera.
-1969: Ez Dok Amairu taldeko kide batzuekin batera, Baga, Biga, Higa ikuskizuna osatu zuen.
-1969: “Isturitzetik Tolosan barru” poesia-liburua kaleratu zuen (autoedizioa).
-Ez Dok Amairu taldea eten ostean, Ikimilikiliklik ikuskizunean murgildu zen aipatu taldeko beste kide batzuekin, tartean Jexux anaiarekin.
-1973: “Laino guztien azpitik” eta “Eta sasi guzien azpitik” poesia-liburuak kaleratu zituen (autoedizioa).
-1975ean Artze anaiek txalaparta oinarritzat hartuta disko bat kaleratu zuten Milango Ricordi etxearen eskutik.
-1978: bere lehen ikuskizun poetikoa, “Hitzez eta hotsez” estreinatu zuen.
-1979: “Bide bazterrean hi eta ni kantari” poesia-liburua kaleratu zuen (autoedizioa).
-1983: “Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona” ikuskizun poetikoa estreinatu zuen.
-1987: “Ortzia lorez, lurra izarrez” poesia liburua kaleratu zuen (Elkar). 
-1988: “Gizon haundia da mundua, eta mundu txikia gizona” (Elkar) eta “Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat” (Zubi Zubiri argitaletxea, 1998an berak sortua) poesia liburuak kaleratu zituen.
-1994: “Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat” ikuskizun poetikoa estreinatu zuen.
-2001: “Oihana auhenka” poesia liburua kaleratu zuen (Jazzle).
-2013: “Bizitzaren atea dukegu heriotza” eta “Heriotzaren ataria dugu bizitza” poesia liburuak kaleratu zituen.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.