Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Vicente del Bosquek abiatu du Saizar Sagardotegiko txotx denboraldi berria

By on 2018-01-11 in Aisia, Jaiak, Jendartea

Txotx bolada berria festa giroan eta aurpegi ezagun ugariren artean abiatu dute ostegun iluntze honetan Saizar Sagardotegian. Guztien artean, sagardo berria dastatzen lehena, Vicente del Bosque izan da. Txotxetik jaurtitako lehen tragoa zuen edalontzia eskuartean altxa eta “hau da Usurbilgo Saizar sagardo berria!” esanez abiatu dute denboraldi berria.

Kepa Junkera eta Sorginak taldekoek girotu dute ekitaldia. Del Bosqueri eskaini diote aurreskua eta Andoni Egañak ere bertsoa bota dio, Julian Iantzik aurkeztu duen hitzorduan. Orduotan, afaltzen behar dute sagardotegira bertaratu diren aurpegi ezagun eta herritarrek. 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.