Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Sagardoaren Lurraldeak astelehenean abiatuko du txotx denboraldi berria

By on 2018-01-11 in Aisia, Euskara, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin


Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalerriak batzen dituen Sagardoaren Lurraldeak, datorren astelehenean, urtarrilaren 15ean abiatuko du ofizialki, 2018ko txotx garaia. 25. edizio honetan ere, uzta berriaren ezaugarriak edota eremu honetako gertaera garrantzitsuenen errepasoa egingo da Astigarragako Sagardoetxean, erakunde ezberdinetako ordezkariak  bilduko dituen hitzorduan.

Urtero aurpegi ezagun bat gonbidatzen dute ekitaldi honetara; aurten, Alberto Iñurrategi eskalatzaile eta mendizaleak izango du Astigarragako Gurutzeta sagardotegian ospatuko den bazkarian sagardo berriaren lehen tragoa dastatzeko ohorea.

Aurrez, Sagardoetxean egingo den ekitaldiaren baitan, sagarrondo berri bat landatuko du. “Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu”.

Urtarrilak 15, astelehena
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2017ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: Alberto Iñurrategik sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da, eta ondoren, sagardogileek Alberto Iñurrategi soka dantzan parte hartzera lagunduko dute lehen kupela irekitzera.
13:45: Gurutzeta sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du Alberto Iñurrategik, eta honekin batera, 2018ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
Arratsaldean, Txotx Berri Herrikoia 2018:
17:00: Familientzako tortilla tailerra.
19:30-22:00: Txotx herrikoia: herritarrei irekitako pintxo eta sagardo dastaketa.
Astigarragako tabernek sagardo berria eskainiko dute.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.