Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

15. Laburbirarako filmak hautatu dituzte

By on 2018-01-10 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Badator 15. Laburbira. Edizio honetan proiektatuko diren filmen karteldegia prest du NOAUA! kide duen Euskaltzaleen Topaguneak. Ikus-entzunezkoen hautaketa lanak bideratu dira jada. 8 film guztira, bat izan ezik gainerakoak agurtu berri dugun 2017. urtean ekoitziak. 

Euskarazko film laburren zirkuitua otsailaren 28tik martxoaren 28ra osatuko da. Herriz herriko bira horren baitan, NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik martxoaren 4an, martxoko lehen igandean helduko da Usurbila. Sutegin izango dugu ikusgai 19:30etan hasita. Emanaldirako sarrera doakoa izango da. Segidan, ordubete pasatxoko emanaldian ikusi ahalko ditugun film laburren berri zehatzago:

15. LABURBIRA


Ilunpetan (5´00´´)
Ilunpetan, bere gelan, Leak neska batengan pentsatzen du. Neskak elkartu daitezen proposatzen dionean, Leak erabaki beharko du bere sentimenduak argitara aterako dituen ala ez”.
Zuzendaria: Toldo Carranza.
Generoa : Drama erromantikoa.
Aktoreak: Oksana Pohrebennyk, Natalia Viejo, Charlotte Gerard.
Ekoiztetxea: Oxymoron.
Musika: Frédéric Chopin, Frank Levy.


Night shift (15´16´´)
“Gaua heldu da Donostiako La Paz auzo txirora. 40 urte pasatxo dituen Meryk zigarroari azken zurrupadak eman dizkio, sorterrian –Hego Amerikan- utzi behar izan zituen seme-alabez oroituz. Garbitzaile aritzen da erdiguneko antzoki batean, gaueko txandan. Antzezlana amaitu ostean, dena hutsik dagoela, iritsi da gaur antzokira. Harrera ingurua garbitzen hasi da, motibazio gabe lan egiteak dakarren nagikeria horrekin.  Baina gaur sekula garbitu ez duen leku bakarrera sartuko da: aktorearen kamerinora…”.
Ekoiztetxea: IZAR Films.
TALDE TEKNIKOA
Gidoia eta Zuzendaritza IZASKUN ARANDIA
Zuzendari Laguntzailea MAIDER OLEAGA
Argazki Zuzendaria AMARA MOSTEIRO
Kamara Laguntzailea HEIDI OTADUY
Kamara Laguntzailea SANDRA GUEVARA
Elektrikoen Laguntzailea ALES PEREZ LARREA
Produkzio Arduraduna KRISTINA ZORITA
Produkzio Laguntzailea ARAN SANTOS
Produkzio Laguntzailea ANGEL ALDARONDO
Makilaia eta Estilismoa ALOÑA GALLASTEGI
Muntaia IBAN DEL CAMPO
Arte Zuzendaria LIERNI IZAGIRRE
Arte Laguntzailea NATALIE HICKEY
Arte Laguntzailea CHRISTIAN TUPPSTER
Zuzeneko Soinua JOKIN VALENZUELA
Postprodukzio Soinua HAIMAR OLASKOAGA
(Mediavox Estudio)
Musika: “Cumbia Villera de la Ciudad Armera” (Mursego)
TALDE ARTISTIKOA
Mery ENRIQUETA VEGA
Aktorea PATRICIA URRUTIA


Higadurak (03´50´´)
“60 miloi urte, geologiaren liburu handia. Higadura bakoitza, belaunaldien atal bat da. Badira irakurritako atalak eta irakurtzeko zain daudenak. Arrokek isiltzen duten jakituria gure senideek abesten dute. Denok gogoratzen ditugu txikitako lo kantak…”.
Zuzendaritza, gidoia eta muntaia: Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola.
Generoa: Laburmetrai esperimentala.
OFF ahotsak: Ane Rodriguez, Miren Madinabeitia, Joserra Ferreiro, Naia Etxebarria eta Matilde Perez.


Ejecutor (09´23´´)
“Zure txanda denean, ez dago ihes egiterik”.
Ekoizleak: Spektra / Seriousman Studio / Iñaki Urrutia (©2017)
Ekoizle Asoziatuak: Edu Arruga / Lastcrit Postproducció
Zuzendaria: Javi Arriaga
Aktoreak: Iñaki Urrutia, Lander Otaola, Iñaki Maruri, Chema Trujillo eta Karmele Larrinaga
Argazki Zuzendaria: Aritz Bilbao
Muntaia: Dark Sleeper / Oakman
Zuzendari Artistikoa: Camino Ruiz
Soinu Postprodukzioa: Onintze Urrutikoetxea / Xanti Salvador
Grading: Moncho Sanchez
VFX: Viki Polls (Lastcrit Postproducción)
Soinu Zuzena: Iñaki G. Reyna / Selfie
Akarlandan eta Izarran (Euskal Herria) egina.


Tazas (11´)
“Ideia bat obsesio bihurtzen denean bizitzan eragin handia izan dezake hori erabat aldatu arte”.
Uda films: Haizea Azpilikuetak, Mikel Irazustak eta Unai Portillak osatzen dute oraingoan UDAfilms taldea. Zinema zaletasuna eta sormena bide dutela, Euskal Herriko gune ezberdinetatik edukiak sortzeko asmoa daukate beti buruan. Hainbat lan eta sari lortu dituzte jada bidetik.


Areka (6´35´´)
“Euxebik 80 urte ditu. Bere aita gerran desagertarazi zuten eta gertatutakoaren gaineko zurrumurruak entzunak bazituen ere ez du inoiz jakin non zegoen haren hilobia. Frankismoaren miseria eta errepresio guztiaren gainetik, Euxebik bizirik gorde du aitaren memoria, azkenik haren gorpuzkiak aurki dituzten arte”.
Atxur taldea: Iaz Beti Bezperako Koplak egiteko osatu zen Ageda Kopla Taldearen jarraipena da. Orduan EHUko irakasle, ikasle eta ikasle ohi talde bat batu ginen proiektu hura burutzeko. Orain beste talde bat osatu eta irizpide berberekin lanean jarraitu dugu.
Partaideak:
Bego Vicario – koordinatzailea-, Paula Huarte, Miriam Inza, Jugatx Astorkia, Itxaso Navarro,
Beñat Barandika, Usue Egia, Esteban Ramos, Naiara Gallego, Sergio Martínez, Aitor Oñederra, Kote Camacho, Oihana Leunda, Arrate López, Izibene Oñederra, Alots Arregi, Andere Molinuevo, Ximon Agirre, Jon Munarriz, Zaloa Ipiña.
Gidoia/bertsoa: Andoni Egaña
Zuzendaritza eta animazioa: Atxur animazio taldea
Ahotsa: Andoni Egaña
Soinua: Xabi Erkizia
Edizioa:Edu Elosegi
Produkzioa: Patxi Azpillaga
Diseinu grafikoa: Koldo Atxaga

Kreba (11´00´´)
“Zaintzari buruzko hausnarketa proposatzen du Krebak. Hala,definizioz, Kreba hiru gauza izan daiteke: pitzadura edo arrakala, hernia edo etena, eta itsasoak kostaldera itzultzen dituen objektuak. Kontua da: zer egin pitzadura, eten edota objektu horiekin?”.
Zuzendaria: Oier Fuentes
Gidoia: Amaia San Sebastián
Ekoizpena: Nuria Casal
Zuzendari laguntzailea: Iñigo Aranbarri
zuzendari laguntzailea: Kristina Zorita
Script-a: Miren Pérez
Argazki zuzendaria: Egoitz Albizu
Argazki-kamera laguntzaileak: Naroa Elkoro, Irati Martin
DIT: Beñat Herrero
Zuzeneko soinua: Asier Razkin, Amaia San Sebastián
Making OFFa: Jon Artola
Musika: José Ramón García, Willis Drummond
Artea: Aitzole Araneta
Aktoreak: Loli Astoreka, Iñigo Azpitarte, Oihana Maritorena, Mari Asun Pagoaga, Esther Uria, Peio Arnaez.


Zulo (14´01´´)

“Denok gara ezberdinak, denok ditugu beldurrak, ezintasunak, mugak… baina adorea? Denok al daukagu adorea? Istorio honetako bi protagonistak maite dira eta maitasun hori elkarrekin bizitzea hautatu dute”.
Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola
Gidoia: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola
Muntaketa: Karlos Trijueque ( TAOM )
Soinua: Jagoba Ormaetxea
Musika: Eñaut Gaztañaga eta Raul Olaizola
Argazkigintza: Josu Torrealday
Efektu bereziak: Aitor Guerrer
Aktore nagusiak: Erika Olaizola eta Mikel Ibarguren
Ekoizpena: Kamikaz Kolektiboa eta Azpeitiko Paradisu Zinema

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.