Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Motxiladun haurren lekukotzak, gaurko ETB-ren “Ur handitan” saioan

By on 2018-01-09 in Euskara, Jendartea, Kultura, Politika

 

“Motxiladun umeak” izango ditu protagonista gaur, astearte gauero Euskal Telebistak 22:30etan hasita eskaintzen duen “Ur handitan” saioak. Guraso bat edo biak espetxean dituzten haurren errealitatea azaleratuko du Xabier Madariagak aurkezturiko saioak, haien ahotsetik, haurron lekukotzetatik abiatuta. Sare sozialen bidez, astearte gau honetako telebista saioa ikusteko deialdia luzatzen ari dira azken orduotan. Aipatu moduan, gaur 22:30etan hasita ETB 1-en edota eitb.eus atarian streaming bidez ikusi ahalko da aipatu erreportajea.

“Gaurko saioa ikustera gonbidatu nahi zaitugu, errealitate hau bere protagonisten eskutik ezagutzeko eta bestetik sare sozialetan saioaren jarraipena #U13Bilbo eta #PrestGaude traolekin egiteko. Guztion artean egoera hau irauli ahal izateko, larunbat honetan Bilboko kaleak betetzea behar beharrezkoa delako, lagundu mezu hau eta deialdia zabaltzen. Milesker!”.

Xuarentzako Porrotxekin argazkia ateratzea eta manifestazioa, larunbatean Bilbon
“Motxiladun umeek ra dei egin dute eta bereziki herritarrak 12:30etan Porrotxekin kartzelan amarekin diren Xua, Haitz eta Izarrentzat argazkia ateratzera Areatzara gerturatzera animatu dituzte”. Hortxe asteburuan sare sozialetan irakurri ahal izan dugun deialdia. Deialdi honi lotuta, Sarek motxiladun umeen inguruko ondoko bideoa kaleratu dute. 

Gogoan izan, Valentziako Picassent espetxean dago Xua gurasoekin, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoekin. Hilabete honetan urtea beteko du Xuak. Aipatu moduan, bere egoera berean, amarekin espetxean diren Izar eta Haitz haurrei, eta Xuari berari helaraziko zaion argazkia ateratzeko deia egin dute larunbatean Bilbon Porrotxekin, eguerdiko 12:30etan Areatzan.

Sare mugimenduak deituta, “Prest gaude” aldarripean arratsaldeko 17:30etarako Kasillatik abiatuko den euskal presoak euskal herriratzea eskatzeko manifestazioaren aurretik izango da hitzordu hau. Manifestazio honen harira autobus zerbitzua antolatu da Usurbilen. Izena ohi bezala, aurrez eman beharko da ohiko tokietan. Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak eta Ernai Usurbilek bat egin dute jada urtarrilaren 13ko mobilizazioarekin.

Urtarrilak 13, larunbata
12:30
Espetxean amarekin diren Xua, Haitz eta Izarrentzat Porrotxekin argazkia ateratzeko deialdia Bilboko Areatzan.
17:30
Manifestazioa Bilboko Kasillatik “Prest gaude” aldarripean.

Oharra: Bilbora joateko autobus zerbitzua antolatu da Usurbildik. Izen ematea aurrez, ohiko tokietan.
Informazio gehiago: sare.eus
Antolatzailea: Sare.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.