Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ostiralean helduko dira erregeak

By on 2018-01-02 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura


Badatoz erregeak, hiru egun barru helduko dira Usurbila, ohi bezala, Ziortza Gazte Elkarteak antolaturiko kabalgatan. Goizez postaria aurreratuko zaie erregeei. Haurren gutunak biltzera etorriko da frontoira. Eta arratsaldez bai, haiek, erregeak:

Urtarrilak 5, ostirala
11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.
19:30 
Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.
Ondoren, 
protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

Erregeak iaz: “Elkarrekin partekatuz, opari guztiak guztiongana iristea da gure nahia”
“Urteroko zita honi ezin hutsik egin”, zioten Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek frontoira iaz heldu zirenean. Urtero moduan, bidaia luzea egin zuten urtarrilaren bosgarren egunean, Usurbilen izateko. Baina garaiz iritsi ziren iaz. Goizean postariek bildutako haurren eskari eta gutunak jaso zituzten, frontoiko harrera ekitaldian adierazi zutenez. Eskaera mordoa izan omen ziren. “Postariak ekarri dizkigu zuek maitasun guztiz idatzitako gutunak. Zenbat eskaera aizue!”, adierazi zuten.

Desio guztiak betetzen ahalegindu asmo zuten, baina eskari guztiak asetzeko modua izango ez zutenez, zer hobeto, daukaguna partekatzea baino. “Saiatuko gara guztien gustuko opariak bilatzen, baina badakizue, guztien nahiak ezingo ditugu guztiz bete. Elkarrekin partekatuz, opari guztiak guztiongana iristea da gure nahia. Eta gainera, elkarrekin partekatuz, opariak are ederrago direla uste dugu”, Meltxor, Gaspar eta Baltasarren esanetan.

“Orain badakizue, goiz ohera”
Lanez beteriko gau luzea eta hotza, oso hoza izan zuten aurretik. Horregatik, inoiz baino gehiago eskertu zuten frontoiko harrera ekitaldian eskatu zuten jan edana. “Orain badakizue, goiz ohera, zapatak garbitu, guretzako esne beroa, gailetak eta zaldientzako belar pixka bat uzten baduzue eskertuko dugu”, adierazi zuten.

Haurrekin egoteko tartea hartu zuten erregeek, arratsaldean Urdaiagatik abiatu eta Kalezar eta herri erdigunea zeharkatu zituen kabalgatan eta frontoiko amaiera ekitaldian parte hartu ostean. Beste hainbat eskari biltzen aritu ziren, eta hain miretsiak izan ohi diren gozokiak banatzen ere aritu ziren. Gozoki zaparrada bat baino gehiago izan zen pilotalekuan.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.