Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Mari Domingi eta Olentzero, Haur Eskolakoei: “Milesker harrera hain polita egiteagatik”

By on 2017-12-22 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura

Heldu dira gure artera Mari Domingi eta Olentzero. Haur Eskolan izan dira ostiral arratsalde honetan, bertako haur, guraso eta hezitzaileekin. Eta guztiak batera, trikitilariak lagun, kalejiran zeharkatu dute Kalezar eta Kaxkoa frontoirano. Gabon kantak abesteko tarterik hartu dute bidean eta helmugan, jan edan ugari izan duten frontoian.

Askaria dastatzen hasi baino lehenago, eta Orio aldera abiatu aurretik, gabon gauerako eskaera bikoitza luzatu die Olentzerok bidelagun izan dituztenei. “Kontuan hartu lehen esandakoa, leihoak estuak badira ateak zabalduta utzi. Gero zerbait jateko, gutxi, eta edateko esnea”, hortxe abenduaren 24ko gauean lanez gainezko ibiliko den ikazkinaren eskaerak.

Gutunak biltzearekin batera, eskerrak helarazi dizkiete haur, hezitzaile eta gurasoei. “Eskerrik asko harrera hain polita egiteagatik. Datorren urtean berriz hemen egongo gara”, hitz eman du Mari Domingik.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.