Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Badatorren Olentzerori bidea zabaldu diote Aginagan, Eskolak ospaturiko kalejirarekin

By on 2017-12-21 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura

Guraso eta ikasle hainbat trikitilari eta panderojole zituztela, etxez etxe kalejiran ibili dira Aginagako Eskolako kideak goiz partean. Geldialdietan, gogotsu aritu dira kantuan. Trukean, eskuzabal jokatu dute aginagarrek. Sekaña parean esaterako, hamaiketako ederra egin dute.

San Tomas Egun honetako ospakizunekin, Aginagako Eskolakoak badoaz oporretara. Urtarrilaren 8an itzuliko dira ikasgeletara.

Gaurko kalejirarekin bidea ireki diote jada badatorren Olentzerori. Larunbaterako ongi etorri ederra prestatu diote. Aurretik, kantuan irtengo dira elizatik baserrietara goiz partean. Datorren asterako bestalde, oporretan diren haur eta gaztetxoentzako aisialdiko hainbat ekintza ere antolatu dituzte Aginagan. Honatx datozen hitzorduen agenda:

AGINAGAKO HITZORDUAK
Abenduak 23, larunbata
09:00
Gabon kantu jira Aginagako Parrokiatik.
Antolatzailea: Aginagako Katekesi Taldea.
18:00 Olentzerori ongi etorria Aginagako Sekaña parean. Trikitilariekin frontoira. Frontoian, eskutitz bilketa eta gaztain jana.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 28, osteguna
17:00 Txaloka taldearen eskutik, haurrentzako tailerrak Aginagako ludotekan: gore makillajea, eskulanak…
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 30, larunbata
17:30 Irrien lagunen ikuskizuna Aginagan: “Irrikula Makula Kriskitin Dzart”. Ondoren, txokolate jana.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.