Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Azaroaren 25ari lotutako ekimenak egunotan

By on 2017-11-24 in Euskara, Jendartea, Kultura


Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte eragile desberdinek. Hasteko, elkarretaratzea ostiral iluntze honetan 20:00etan Mikel Laboa plazan.

Bestalde, Donostiako Zinemaldian Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak aurkeztu zuen “Volar” filma proiektatu da igandean (azaroak 26) Sutegin. “Ekimena emakumeek beraiek beraien testigantzak publiko egiteko sentitutako beharretik sortu da eta genero indarkeriaren aurkako lan ausarta eta konprometitua da. Astebetez elkarrekin biziko dira bederatzi emakumeak euren etxeetatik urrun dagoen baserri batean. Giro horretan, aukera izango dute lasaitasunez hitz egiteko euren bizitzei buruz, eta azaldu ahalko dute indarkeriak euren bizitzak nola baldintzatu dituen”. 

Bertha Gaztelumendik zuzendutako ikus-entzunezko lan honek indarkeria matxista jasan duten 9 emakumeren lekukotzak biltzen ditu. 

Proiekzio honez gain, azaroaren 28ko Usurbilgo Udaleko udalbatzaren osoko bilkuran, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunari lotutako bi adierazpen aurkeztu eta bozkatuko ditu udalbatzak. Azkenik, hilaren 30ean Harremonak taldearen eskutik, “Ni ere izan nintzen nerabe” kafe-tertulia Potxoenean:

AZAROAREN 25ari LOTUTAKO EKIMENAK

Egunotan…

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunari lotutako erakusketa Sutegi udal liburutegian. Bertan gai honi lotuta duten argitalpen sorta bat ikusgai eta eskuragarri dute egunotan.


Azaroak 24, ostirala
20:00
Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
Antolatzaileak: Usurbilen Nahi Ditugu, Matrakak Talde Feminista, Usurbilgo Ernai eta Usurbilgo Sortu.

Azaroak 26, igandea
18:00 “Volar” filmaren proiekzioa Sutegiko auditorioan. Indarkeria matxista jasan duten 9 emakumeren lekukotzak biltzen ditu ikus-entzunezkoak. “Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumeek asteburu bat pasa dute elkarrekin, landan, euren egunerokotasunetik urrun”. 
Egilea: Bertha Gaztelumendi. Emakumearen Euskal Erakundearen produkzioa.
Sarrera: doan.
Hizkuntza: gaztelania. 
Antolatzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.

Azaroak 28, asteartea
18:00 Usurbilgo Udaleko udalbatzaren osoko ohiko bilkura. Eguneko gai zerrendan, besteak beste, indarkeria matxistaren aurkako bi adierazpen aurkeztu eta bozkatuko ditu udalbatzak.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Azaroak 30, osteguna
18:00
Kafe-tertulia Potxoenean: “Ni ere izan nintzen nerabe”.
“Harremonak taldeak tratu onak lantzeko solasaldia eskainiko digu. Bereziki guraso eta irakasleei zuzenduta”.
Antolatzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.