Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Apiterapiari buruzko hitzaldia gaur, igandeko 19. Erle Eguna gozatzen hasteko

By on 2017-11-24 in Ingurumena, Jendartea, Kultura

Ezti
Urteko igande gozoena hemen dugu. 19. Erle Eguna ospatuko da igandean, azaroaren 26an. Ohi bezala ezti eta gozogintzako txapelketak ospatuko dira, haurren marrazkienak eta herritarrek parte ohi duten gozogintza lehia baita. Erakusketa edota salmenta postuak tartekatuko dira goizeko azokan zehar. Aurtengoan, girotzen hasteko Erle Lagunek apiterapiari buruzko solasaldia antolatu dute ostiral honetarako Potxoenean:

19. Erle Eguna
Azaroak 24, ostirala
19:30 Hitzaldia Potxoenean: apiterapia.
Hizlaria: Angelo Jimenez, apiterapeuta.

Azaroak 26, igandea
Frontoian:

09:00-10:00 Ezti eta gozogintza bilketa.
11:00-14:00 Erakusketa (erleak, eztia, ontziratzeko prozesua…), postuetako salmenta, marrazki lehiaketa, bideoak  Sutegin.
13:30 Erleak beraiek ekarritako sari banaketa: Ezti Lehiaketako irabazleak/Gozogintzako irabazleak/  Marrazki lehiaketarako irabazleak. Ezti lehiaketan irabazleak suertatzen diren eztiekin errifak salgai izango dira eta zozketa egingo da.
Antolatzailea: Erle Lagunak.

IAZKO SARITUAK
Mila lore ezti lehiaketa:

  1. Ramon Lopetegi (Belauntza)
  2. Aitor Barandiaran (Andoain)

Ezti iluna lehiaketa:

  1. Beñat Elorza (Zerain)
  2. Mikel Berastegi (Arbizu)

Ezti argia lehiaketa:

  1. Patxi Franko (Andoain)
  2. Agustin Zabala (Hernani)

Gozogintzako lehiaketa:

  1. Kandi Tolosa
  2. Patxi Franko

Marrazki lehiaketako irabazleak
2/3 urte: Paul Olano
¾ urte: Unax Lopez
4/5 urte: Malen Astiazaran
5/6 urte: Lina Blidi
6/7 urte: Idoia Gainza
7/8 urte: Iñigo Martin
8/9 urte: Aritz Urkijo
9/10 urte: Enara Larrañaga
10/11 urte: Irati Dedruello

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.