Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Musikalean asteazkenean Zumartekoen eskutik, Santa Zezili Eguna ospatzeko

By on 2017-11-20 in Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura

Ate joka dugun musikariena den Santa Zezili Eguna, azaroaren 22an. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak urtero antolatu ohi duen “Musikalean” ekimenean parte hartuko dute aste honetan zehar. Zumarte Musika Eskolak ere bat egingo du deialdiarekin. Asteazkenerako, azaroaren 22rako Usurbil erdigunea zeharkatuko duen kalejira egingo dute lehenik, kontzertua segidan Sutegin. Ezberdina izango da aurtengoan. Ospakizunak, jada itxita dagoen eta datozen bi ikasturteotan berritu eta handituko duten musika eskolaren eraikinetik abiatuko dituzte.

Edizio honetan, Jose Antonio Egia (Balmaseda, 1917) euskal konpositorea omenduko da. “Egun hauetarako bereziki diseinatutako kamisetak jantziko dituzte parte hartzaileek. Aurten kamisetak gorriak izango dira”, iragarri dute Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartetik.

Azaroak 22, asteazkena
18:00 Kalejira. Zumarte Musika Eskolatik abiatuta: Trikitixa-pandero taldea, Musika Txokoko eta abesbatzako ikasleekin lagunduta eta Txaranga.
19:00 Sutegin: Musika Eskolako talde instrumentalak.
Sarrera: Doan.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola. 

161124musikalean14 161124musikalean13 161124musikalean12 161124musikalean11 161124musikalean10 161124musikalean9 161124musikalean8 161124musikalean7 161124musikalean6 161124musikalean4 161124musikalean3 161124musikalean2 161124musikalean1

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.