Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Dispertsioff larunbatean Orion, Patxi Uranga, Olatz Lasagabaster eta Xuaren egoera plazaratzeko

By on 2017-11-17 in Jendartea, Politika


DispertsiOFF herri ekimenaren hirugarren edizioa antolatu dute larunbaterako Orion, herriko presoen eta haien senideen egoera plazaratzeko. Tartean, Valentziako Picassenten, sorterritik 600 bat kilometrora espetxeratuak segitzen duten Patxi Uranga, Olatz Lasagabaster eta Xuaren eskubideen aldekoa izango da hitzordua. Baita dispertsioaren ondorioak salatzeko ere; Patxik alaba ikusteko izandako zailtasunak, Xua “barrote artean” jaio izana edota urtea betetzear duen haurrak gainerako haurrekin harremantzeko dituen oztopoak ere salatu nahi dituzte baita. (Irudia: artxibokoa)

3. DispertsiOFF Orion
Azaroak 17, ostirala
19:00 “Motxilaren umea” dokumentala eta mahai ingurua Galtzarrin.

Azaroak 18, larunbata
11:00 Porrotxekin irri, kantu, dantza eta marrazkiak Xuarentzat. “Ekarri etxetik zure motxila orri eta margoekin!”.
Ondoren, sagardoa eta pintxoak.
14:00 Herri bazkaria Gaztetxean. Menuak:
-Haragijalea: babarrun gorriak, saiheskia, flana eta izozkia. 15 euro.
-Beganoa: babarrun gorriak, seitana saltsan eta sagar konpota. 15 euro.
-Umeentzat: makarroiak, patata tortila, flana eta izozkia. 5 euro.
(Oharra: bazkarirako eta kontzerturako bonoa, 20 eurotan. Bonoak eta txartelak Hatoz eta Gabon-en salgai).
18:30 Apalatxe Kolon Txikin.
22:30 Gaztetxean: Giranice (Orio), Sofa (Zarautz), Bar Remigio (Lasarte), Itziarren Semeak (Mungia)+Dj Peitxer Picasentetik+Dj Goio Curtisetik. Sarrera: 8 euro.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.