Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Iturriko ura ez edateko aholkua

By on 2017-11-16 in Ingurumena, Jendartea, Politika


Gastroenteritis brotea dela eta, Usurbilen bizitzen ari garen ez-ohiko egoera honen harira bandoa kaleratu berri du Usurbilgo Udalak. Etxe atarian zintzilikatzen ari diren oharrean, birusa zerk eragin duen argitzeke dagoela jakinarazten dute, kasuak gutxitzen doazela, Udalak Osakidetzarekin hartuemanetan segitzen duela. Analitika epidemiologikoak egiten ari direla eta behin betiko emaitzak izan artean, birusa are gehiago zabaltzea saihestu eta prebentzio neurriak hartze aldera, iturriko ura ez edatea aholkatzen ari da Usurbilgo Udala, “bestelakorik esan arte”.
Honela dio udal bandoak:

BANDOA
Usurbildar hori:

Ez-ohiko egoera bizi dugu egunotan herrian, gastroenteritis brotea dela-eta. Astiro- astiro kasuak gutxitzen ari badira ere, oraindik ere herritar ugari dago ondoezik. Udala harreman etengabean dago Osasun Sailarekin, eta egunotan analitika epidemiologikoak egiten ari dira han-hemenka, brote hau zerk eragin duen argitzeko. Behin-betiko emaitzak eskuratu eta jatorria argitu bitartean, Udalak beharrezko ikusi du, Osasun Sailaren aholkuei jarraikiz, prebentzio neurriak hartzea, birusa are gehiago zabaltzea saihesteko. Horregatik, usurbildarrei aholkatu nahi diegu iturriko ura ez edatea bestelakorik esan arte.

Eskerrik asko.

Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.