Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Errigoraren kanpaina bukatzear, otarrak eskatzeko azken orduak

By on 2017-11-14 in Ekonomia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Udazkeneko “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina amaitzear da. Astearte honetara arte, azaroaren 14ra arteko epea duzue Errigoraren urte garai honetako kanpainako otarrak eskatzeko. Otarrok abenduan jasoko dituzue. NOAUA!ko egoitzara heltzen direnean eskaera bideratu duzuenokin hartuemanetan jarriko gara. Otarren bila zatoztenean egin beharko dira ordainketak. 

Gogoan izan, bi produktu kutxa izango dira aukeran; zuria eta beltza. Zuriak berrikuntzak dakartza, beltzak orain arteko produktuak:
-Kutxa zuria: orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa, ozpina, melokotoia almibarrean, pasta, arroza, pikillo piper mamia, patxaran pastak, molineritoak, tomatea olioarekin eta teilak.
-Kutxa beltza: orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa, ozpina, melokotoia almibarrean, potxak, aran marmelada, mahats zukua, almendrak, oliba olioa, pikillo saltsa, kardoa.
Prezioa: 50 euro.

Eskaerak: NOAUA!ren egoitzan, azaroaren 14ra arte.
Informazio gehiago eta irudiak: errigora.eus

%25a euskalgintzara
Irabazien %25a Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko dute. “Lodosa, Tutera eta Vianako ikastolen biziraupenerako, Erriberako AEK indartzeko eta D ereduko lerroak babesteko eta zabaltzeko dinamikak biderkatzeko”.

Baita helburu gehiago betetzeko ere: “Errigorago joateko amets berriak marrazten hasi ginen euskararentzako ere. Euskaldunak sortzeaz gain euskaraz bizitzeko espazioak irabazteko egitasmoak, euskara plazaratzeko eta jarrera baikorrak areagotzeko ekimenak eta euskaltzaleok batera aritu eta harremanak sendotzeko ohiturak abiatzeaz ari ginen. Ideia mamituz doa baina zubiak marraztu behara eskatzen du oraindik. Horretarako ere izango da aurtengo diru-ekarpena”.

Zubi berriak eraikitzen segi asmoz abiatu du ikasturte berria Errigora ekimenak, Nafarroa hegoaldeko tokiko produktuen ekoizpena eta euskalgintza sustatzen duen egitasmoak. “Ikasturte osoan zehar hartuko dugu patxada eta astia Errigoragile eta Errigorazaleon artean hausnartu eta erabakiak hartzeko. Errigorago joateko amets berri haiek errealitate bihurtzeko ze zubi behar ditugun hausnartu eta marrazteko. Hortik etorriko dira Errigora bera, elkarlan eta erantzukizun konpartituak, erronken neurri eta denborak… berrasmatu eta egokitzeak”, berri eman dute.

 

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.