Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Udarregi Ikastolakoak San Martin Eguneko usadio zaharrei abesten aritu dira

By on 2017-11-10 in Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Larunbat honek azaroak 11 izango ditu, San Martin Eguna. Usadio zaharrei erreparatuz, hainbat baserrietan txerria hiltzekoa. Udarregi Ikastolakoak biharko egunari aurre hartu eta kantuan aritu dira ostiral arratsalde honetan, giro euritsua tarteko, Agerialde eraikineko aterpean. Merezitako omenaldia egin nahi izan diote txerriari, “Azaroak 11” kanta abestuz.

Jaione Eskudero irakasleak gidatu duen saioan Imanol Urbietak sortutako Haur Kantarien “Birlorak” liburutik hartutako 3 bertso abestu dituzte HH eta LHko ikasleek. Ikasle batzuk kantatzen ari ziren artean, beste batzuk txirulekin Udarregi Ikastolarako instrumentuentzat moldaturiko 3 ahots lagungarri jo dituzte. 

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.