Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Eskubaloia, futbola, Andatzakoen txangoa eta Behobia-Donostia, usurbildarren asteburuko kirol agendan

By on 2017-11-10 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin


Elgeako mendizerra ezagutzeko txangoan joango dira herritar batzuk, besteak futbolean nahiz eskubaloian ikusiko ditugu Oiardo Kiroldegian eta Harane zelaian hurrenez hurren, eta Behobia-Donostia lasterketa ezagunean ere parte hartuko dute hainbat usurbildarrek. Kirol agenda betea datorkigu asteburu honetan ere:

ASTEBURUKO KIROL AGENDA
Futbola Haranen
Azaroak 11, larunbata
09:30
Alebin mutilak: Udarregi 5A-Udarregi 5B
10:30 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-S.A.N.S.E. “B”
15:30 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Touring KE

Azaroak 12, igandea
11:00
Alebin 2 mutilak: Usurbil F.T.-Billabona

Eskubaloia Kiroldegian
Azaroak 11, larunbata
10:00
Alebin neskak, Buruntzaldea:
Udarregi 5A-Udarregi 5C
Udarregi 6B-Andoain 6
11:15 Infantil mutilak, Gipuzkoa: Udarregi A-Amenabar C
12:30 Infantil mutilak, Gipuzkoa: Udarregi B-Elgoibar
17:00 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zuazo
18:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Zuazo

Elgeara txangoan
Azaroaren 8a baino lehen izena eman zutenekin Elgeako zerra bisitatzera joango dira igandean, (azaroak 12) Andatza M.K.T.-k antolaturiko txangoan. Autobusez abiatzeko hitzordua 07:30etarako finkatu dute Oiardo Kiroldegi parean. Gogoan izan bestalde, Mendi Astea antolatu dute hilabete amaierarako:
-Azaroak 23, 19:30 “K2. Zerua ukitzen” dokumentala Sutegin.
-Azaroak 24, 19:30 “Biziminez” dokumentala Sutegin.
-Azaroak 25, 07:30 Usurbil-Zarautz irteera eta bazkaria.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Behobia-Donostia
Azaroaren 12ko lasterketa ezagunean parte hartu edota ekimena ikustera joateko tren zerbitzu bereziak antolatu ditu Euskotrenek, bai Zumaia-Donostia artean, baita Lasarte-Hendaia artean ere.
Informazio gehiago: https://www.behobia-sansebastian.com/index.php?lang=eu

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.