Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Asteburu bete ekitaldi, NOAUA!ren Kulturaldia amaitu aurretik

By on 2017-11-10 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Azken txanpan gaude bai, baina asteburu bete ekitaldi dugu aurretik. NOAUA!ren Kulturaldia dantzan, bertso eta bakarrizketa formatuan, eta musikaz blai datorkigu gaurtik igandera. Adi, ekitaldiotarako sarrerak salgai izango dituzue gaur arratsaldera arte toki ezberdinetan. Baina asteburuan zehar, Sutegin antolatu ditugun ekitaldietan soilik:

KULTURALDIKO HURRENGO HITZORDUAK

Azaroaren 12ra arte: Alejandro Tapiaren lan erakusketa
Zehaztasunak: “Alejandro Tapiaren lanak ikusi ahal izango ditugu. Berak bereziki maite zituen lanak eta inoiz erakutsi gabeko lanak izango ditugu erakusgai”.
Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
Ordutegia:
-Azaroaren 10ean: 18:00-20:00.
-Azaroaren 11 eta 12an: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Alejandro Tapiaren familia eta ingurua eta Noaua! Kultur Elkartea.


Azaroak 10, ostirala: Orbeldi Dantzan
Ordua: 19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: “Udazkenarekin batera dator Orbeldi dantza taldearen taularatzea. Euskal dantza tradizionalean oinarritutako ikuskizuna izango da, taldeak sortutako koreografia ezberdinekin atonduta. Jantzi berriak erakusteko parada ere izango da, jostunek egindako lan bikaina argitara ateraz. Dantza maite duen oro gonbidatuta dago emanaldiaz gozatzera, ez galdu aukera!”.
Sarrerak: 3€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 1€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzaileak: Orbeldi D.T. eta NOAUA! K.E.


Azaroak 11, larunbata: “Erradikalak gara”
Ordua: 20:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: “Erradikalak zarete” esaten digute. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian”.
Parte hartzaileak: Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalaria.
Sarrerak: 7€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 5€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.


Azaroak 12, igandea: Joseba Tapia eta Besamotzak kontzertuan
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: Joseba Tapia eta Besamotzak. Rock motza? Galdera erraza. Nolako rocka? Zuztarrekoa, kezkatik datorrena. Horrelaxe sortu zen. Kontrabotere bat. Gaur dena inbaditzen du, bonbardaketa masiboan. Hala ere, Joseba Tapia eta Besamotzak. Rocka terapia gisa. Badakigu nondik datozen. Herri kultura, hitza libre: letxuga guztiak dira politikoak!  Erromeria? Artifizialki egina ez den zerbait. Joseba Tapia eta Besamotzak. Dezibelio batzuk pozaren zerbitzuan. Poza? Mintasuna kentzeko. Hirukoan zuzenekoa:

  • Joseba Tapia, gitarra eta ahotsa.
  • Iñigo Telletxea, baxua( Petti, Anje Duhalde, Xabier Montoia).
  • Iker Iriarte, bateria ( Betagarri).

Sarrerak: 10€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.