Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Arratzain eta hilerri arteko bidea moztuta, trailer bat trabatua dago

By on 2017-11-10 in Jendartea with 0 iruzkin

Usurbil erdigunetik, hilerri berritik barrena Arratzain aldera doan bidea moztuta dago ostiral honetan. Badirudi luzerako izan daitekeela gainera Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez. Tona handiko trailer bat trabatua geratu da goizean Ollokiko borda inguruan. 

Trailerra handik atera arte ezingo dute bidea zabaldu. Ezin da zehaztu noiz arte egongo den bide hau itxita. Baina itxura denez, luze jo dezake, agian larunbatera arte bai Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, lan hauetarako garabien laguntza beharko baita. Ibilgailuak Zumitza eta Kalezar aldetik ari dira bideratzen. Ondoko irudiok ateratzera hurbildu garenean, garabien zain ziren bertan. Kamioilaria noski onik dago.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.