Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

DYA-ren gorputz higiene clowneko haurrentzako Aginagako saioa bertan behera utzi dute

By on 2017-11-09 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura


Antxomolantxa Elkarteak azaroa parterako antolatu duen ekitaldi zikloaren baitan, larunbat honetarako iragarria zegoen hurrengo hitzordua. Aginaga aldetik berri eman dutenez ordea, bertan behera geratu da. Halere ez dute baztertzen aurrerago antolatu ahal izatea. DYA-ren gorputz higiene clowneko haurrentzako saioa da egingo ez dena. Jarduera honen helburua umeei norbere higienearen oinarrizko arauak zeintzuk diren helaraztea zen. 

Halere, Antxomolantxak DYArekin elkarlanean antolatua du beste hitzordu bat ere azaroaren 25erako Aginagan; “DYAko lehen sorospenak haurretan”, gurasoei zuzenduriko saioa. Aurrez eman behar da izena. Bihurri ludotekak ere bai Usurbilen, azaroaren 17rako 17:30etan: “DYAko lehen sorospenak haurretan” izeneko saioa. “Helburua, gurasoei umeen larrialdi eta istripuen aurrean nola jokatzeko ezagutzak eta trebetasunak helaraztea da”.

Antxomolantxakoen ekitaldi zikloa
Haur eta gaztetxoei edota haien gurasoei zuzenduriko hainbat ekitaldi antolatu ditu Aginagako elkarteak datozen asteburuetarako:

Azaroak 18, larunbata
17:30
“Irrien sukalde txokoa” Aginagako ludotekan. “Haurrek sukalde txokoan, pizza, taloak, zurrupakiak edo pintxoak egiten ikasiko dute”. Sarrera doan.

Azaroak 25, larunbata
09:30-13:30
“DYAko lehen sorospenak haurretan” Aginagako ludotekan. “Helburua, gurasoei umeen larrialdi eta istripuen aurrean nola jokatu ezagutzak eta trebetasunak helaraztea da”. Izen ematea azaroaren 22ra arte, 677 882 321 telefono zenbakian edo ludotekan.

Azaroak 26, igandea
17:30
“Irabazle eta galtzaile” familia osoari zuzenduriko film proiekzioa Aginagako ludotekan. Sarrera doan.

Antolatzailea: Antxomolantxa.

Aginagako gabonetako txokoak
Aginagako San Praixku Guraso Elkarteak abenduaren 22tik urtarrilaren 5era antolaturiko gabonetako txokoetan izen emateko aukera izango da azaroaren 8tik 24ra. Argibide gehiagorako idatzi helbide honetara: aginaga@eskolatxikiak.org

Argazki Lehiaketa Santuenean
“Udazkena” hizpide duen Argazki Lehiaketa antolatu du Santuenea Elkarteak, 4-14 urte arteko haur eta gaztetxoentzat. Azaroaren 15etik 30era aurkeztu ahalko dira argazkiak. Informazio gehiago Santuenea Kultur Elkartean.

Ipuin kontaketa saioa
Azaroaren 15ean 18:00etan Sutegi udal liburutegian, HH5koentzako ipuin kontaketa saioa.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.