Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Haimar Zubeldiaren omenaldi eguneko bazkaritarako txartel gehiago salgai

By on 2017-11-08 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Haimar Zubeldia Taldeak beste 100 txartel jarri ditu salgai, txirrindulari usurbildarra omenduko den eguneko, azaroaren 18ko bazkaritarako. Urtero egin izan ohi duten moduan, Aginaga Sagardotegian ospatuko den otordurako txartelok Bordatxon izango dituzue salgai, agortu arte izango dira eskuragarri. Helduenak 30 eurotan, haurrenak 12 euroren truke. Prezio honen barne, Oiardo Kiroldegi paretik Aginaga Sagardotegira eta gero handik Kiroldegi parera itzultzeko autobus zerbitzua baliatu ahal izango da.

Berezia izango da ordea aurtengoa. Haimarrek udan erretiratzera zihoala iragarri osteko bazkaria izango baita. Aurten, ekimen gehiagoren bueltan ospatuko da. Argitara emandako kartelean iragartzen ari da antolakuntza, datorren asterako deitu dituzten ospakizunak:

Herri omenaldia Haimar Zubeldiari
Azaroak 15, asteazkena
19:00 Haimarrekin solasaldia Sutegiko auditorioan.
20:00 Argazki erakusketaren irekiera Sutegiko erakusketa aretoan. Haimar bertan izango da.

Azaroaren 16an eta 17an, ostegun eta ostiralean
17:30-20:30 Argazki erakusketa Sutegiko erakusketa aretoan.

Azaroak 18, larunbata
8:30 Haimarrekin Andatzara txirrindaz. Abiapuntua: Frontoia. Ibilbidearen iraupena 2 ordu eta erdikoa izango da. Deialdi irekia. Bi ibilbide egingo dira, zati bat modu bateratuan.
12:00 Haimarrekin txirrinda ibilbide girotua herrian zehar. Adin guztientzat. Azken metroetan Porrotx bidelagun. Abiapuntua eta helmuga: Dema Plaza.
13:00 Omenaldi ekitaldia frontoian.
14:30 Bazkaria Aginaga Sagardotegian. 100 txartel salgai Bordatxon. Helduenak 30 eurotan, haurrenak 12 eurotan.

Antolatzailea: Haimar Zubeldia Taldea.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.