Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Hileta zibilak egiteko gune gehiago eta ordutegi zabalagoa

By on 2017-11-07 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin


Hilerri berrian eraikitzen ari diren errautsen parkearen harira, hileta edo omenaldi zibilak egiteko 2010ean onarturiko ordenantza egokitu beharra ikusi du Usurbilgo Udalak. Hainbat hobekuntza txertatzea erabaki du. Hileta edo omenaldi zibilak gune gehiagotan eta ordutegi zabalagoan antolatzeko hobekuntzak hain zuzen. Orain arte hilerri berriko tanatorioan edota itxiturekin Askatasuna plazan antolatu zitezkeen hileta zibilak. Aurrerantzean baita Sutegiko auditorioan eta errautsen parkean ere, astelehenetik larunbatera, goiz (11:00-13:00) edota arratsaldez (18:00-20:00). Aipatu udal ordenantza hau hasieraz aldatzea onartu zuen aho batez udalbatzak, urriaren 31ko osoko bilkuran. Erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita alegazioak aurkezteko 30 eguneko epea egongo da. Tarte horretan erreklamaziorik egongo ez balitz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onartutzat joko da.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.