Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Usurbildarrak ere 155.aren aurka manifestatzera joanak dira Bilbora

By on 2017-11-04 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

“155.aren kontra demokrazia eta erabakitzeko eskubidea” aldarripean, hainbat eragileek larunbat arratsalde honetarako Bilbon (17:00etan Kasillatik) deitu duten manifestaziorantz abiatu da usurbildar eta lasartearren autobusa arratsaldeko 15:30ak pasatxoan Oiardo Kiroldegi paretik. Ondoko argazkian duzue Bizkaiko hiribururantz joan den herritar taldea.

Eragile politikoen artean, EHBilduk eta Ahal Dugu Podemosek bat egin dute mobilizazioarekin. Baita euskal gehiengo sindikalak eta Gure Esku Dago mugimenduak ere. Usurbilen EHBilduk eta Gure Esku Dagok ere atxikimendua adierazi diote Bilboko manifestazioari.

Espainiar estatuak duela astebete onartu eta azken egunotan aplikatzen ari den Espainiako Konstituzioaren 155. artikularen aurka protesta egingo dute milaka herritarrek Bilboko kaleetan zehar. Azken ordu eta egunotan nabariak dira hartu dituzten neurriak; Espainiako Gobernuak Kataluniako autogobernuaren agintea bereganatu edota abenduaren 21erako hauteskundeak deitzeaz gain, azken erabakiak, ostegun arratsaldean hartu zituzten. Generalitate osoa espetxeratzea agindu zuen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Carmen Lamelak.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.