Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa azaroa, 2017

Zubietako makrokartzela eraikitzen amaitu aurretik itxi dezakete Martutenekoa

By on 2017-11-30 in Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Espainiako Gobernuko Barne Ministro Juan Ignacio Zoidok lehen lerrora ekarri du berriz, Zubietako makrokartzelaren gaia. Zehazkiago esanda, bere adierazpenek. Zubietako makrokartzela eraikitzen amaitu aurretik itxi dezakete Martutenekoa eta honenbestez lur eremu horretan Donostia hazi eta garatzeko tokia utzi. Horixe adierazi zion Zoidok asteazken honetako Espainiako Gobernuaren Diputatuen Kongresuko kontrol saioan, EAJ-ren diputatu Mikel Legardak Martuteneko zentroaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Greba deialdiaren jarraipena erabatekoa izaten ari da Aginagako eta Zubietako eskoletan

By on 2017-11-30 in Ekonomia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin
Greba deialdiaren jarraipena erabatekoa izaten ari da Aginagako eta Zubietako eskoletan

Haurreskolak Partzuergoko hezitzaile eta langileek egin zuten greba lehenbizi, sukaldari eta garbitzaileek segidan, Heziketa Bereziko Hezitzaileek ere bai, eta ostegun honetan, irakasleen txanda izaten ari da. Greba eguna dute azaroaren 30a hau unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko hezitzaileek. Greba deialdi honen jarraipena erabatekoa izaten ari da Zubietako eta Aginagako eskoletan. Ondoko argazkietan ikusi dezakezuen moduan, ikasgelak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haritz Harreguy: “Orain, hau da barruak eskatzen diguna. Pop kutsuko musika”

By on 2017-11-30 in Kultura with 0 iruzkin
Haritz Harreguy: “Orain, hau da barruak eskatzen diguna. Pop kutsuko musika”

Soinu teknikari bezala, talde askorekin aritzen da lanean. Estudioan, zein zuzeneko emanaldietan. Honakoan baina, beste arrazoi batengatik da albiste: Nora Izagirrerekin eta Ruben Caballerorekin batera egitasmo berri bat jarri du martxan: eMe izeneko taldea. Azaroaren 30ean Donostiako Tabakaleran eskainiko duten prentsaurrekoan, lehen diskoa aurkeztuko dute. Egitasmo berriaz, diskoaz eta bere estudioaz aritu gara solasean, luze […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hitzorduz gainezka datorkigu urte amaiera

By on 2017-11-30 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Hitzorduz gainezka datorkigu urte amaiera

Ekitaldiz gainezka datorkigu urte amaiera Usurbilen. Ikusi bestela, Udalak plazaratu berri duen abenduko kultur agenda. Usoa Zumetaren lanen erakusketaren irekierarekin edota Euskararen Egunari eskainitako asteburuko hitzorduekin abiatuko dugu abendua. Bigarren hamabostalditik aurrera helduko dira gabonei begirako hitzordu klasikoak. Tartean ditugu NOAUA!ren San Tomas Azoka (abenduaren 17an) edota Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkarteak antolaturiko Jostailu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gauerditik aurrera abisu horian euriagatik eta elurra 200 metrotan ere egin dezake

By on 2017-11-30 in Jendartea with 0 iruzkin

Hemen dugu negua. Urte garai honetan egokitzen dena datorkigu hurrengo orduotan. Gauerditik aurrera, prezipitazio iraunkorragatik abisu horian izango gara ostiralean egun osoz. “Kantauri isurialdeko zenbait lekutan 60 l/m² baino gehiago pila daiteke. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu; prezipitazioa iraunkorra eta oso ugaria izango da. Trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra botako du”, ohartarazi du Euskamet euskal meteorologia […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Ni ere izan nintzen nerabe” kafe-tertulia 18:00etan Potxoenean

By on 2017-11-30 in Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira antolatu diren ekimenak borobiltzeko, ostegun honetan azken hitzordua. “Ni ere izan nintzen nerabe” kafe-tertulia antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak 18:00etan Potxoenean. “Harremonak taldeak tratu onak lantzeko solasaldia eskainiko digu. Bereziki guraso eta irakasleei zuzenduta”, berri eman du antolakuntzak. Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak bestalde, “Berdintasuna Erein” berdintasunaz iritziak trukatu eta ekarpenak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Irisasi BTT-ren arropa berria ikusi eta probatzeko aukera abenduaren 4an eta 5ean DYA-ren egoitzan

By on 2017-11-30 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Irisasi BTT-ren arropa berria ikusi eta probatzeko aukera abenduaren 4an eta 5ean DYA-ren egoitzan

Irisasi BTT-k prest du mendiko bizikleta gainean erabiltzeko arropa berria. Arropa berri hau eskuratu nahi baduzue, gerturatu abenduaren 4an eta 5ean DYA-ren Munalurrako egoitzara. Arropa ikusi eta probatzeko aukera izango duzue. Gogoan izan bestalde, urtero moduan, Irisasi BTT 2018ko “Hotzak Akabatzen” proba antolatzen ari da. Eguna ere finkatua du jada; urtarrileko azken igandean, urtarrilaren 28an […]

Jarraitu Irakurtzen »

Etxeko energia eraginkortasunari lotutako jardunaldia gaur 18:30etan Lanbide Eskolan

By on 2017-11-30 in Ekonomia, Hezkuntza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Etxeko energia eraginkortasunari lotutako jardunaldia gaur 18:30etan Lanbide Eskolan

Zubieta lantzen ari den energia planaren baitan, trebakuntza, sentsibilizazio eta informaziorako tailerrak antolatu dituzte asteotarako. Saio irekiak izango dira, edonor bertaratu daiteke. Azaroaren 16an faktura elektrikoaren optimizazioaz jardun zuten. Gaurkoan (azaroak 30) etxeko energia eraginkortasunaz ariko dira, 18:30etan hasita Lanbide Eskolako ekitaldi aretoan. Zubietako Herri Batzarrak, Usurbilgo Udalak eta Donostiako Udalak antolatuta. Zubieta, energia iturri […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.