Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Tokiko hedabideen jardunarentzat sariak

By on 2017-10-27 in Euskara, Jendartea, Kultura

Tokiko hedabideen lana ezagutarazi eta goraipatzeko eguna izan da gaurkoa, Sutegin ospatu diren Tokikom Sarien ekitaldian.  “Lan asko egiten da toki komunikabideetan. Asko eta ondo gainera. Baina gehienetan, toki komunikabideen izaera lokal horregatik hain zuzen ere, lan bikain horiek tokian tokiko publikoak baino ez ditu ezagutzen.

Dinamika hori aldatu eta medio txikiek egiten dituzten lan ederrak publiko zabalari ezagutarazteko asmoz, TOKIKOMek TOKIKOM Sariak sortu zituen 2016an, toki komunikabideetan azken urtean egindako lanik onenak aitortzeko asmoz. 2017an bigarren edizioa egin dugu beraz, kategoria berri batekin.

Kazetaritza lanak ez ezik, publizitatea euskaraz egiten duten iragarleen ahalegina ere azpimarratu nahi izan dugu. Horregatik, bigarren edizio honetan, Publizitate Saria ere sortu dugu, urtean egindako euskarazko iragarkirik onena saritzeko”.

Honatx lan sarituen zerrenda:

2017ko TOKIKOM SARIAK
Azalik onena:
Hiruka Astekaria (Uribe-Kosta, Bizkaia): “Itsasadarrean, bizirauten”

Edukirik onena:
Anboto Astekaria (Durangaldea): “Martxoak 31”.

Ikus-entzunezkorik onena:
“Baleike.eus (Zumaia, Gipuzkoa): “Tapa-Pala II”.

Iragarkirik onena:
Erronkariko Gazta 

Aipamen berezia:
Hiruka (Uribe-Kosta, Bizkaia): “Udako ale berezia”.

Aipamen berezia:
Puntua (Debagoiena, Gipuzkoa): “Genero berdintasunarekiko konpromisoa”.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.