Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kantu zaleak plazara, larunbat afalaurretik

By on 2017-10-27 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura

Hileroko kantu-jira bueltan dugu larunbatean. Kantu Taldekoek afalaurretik kantuz blaituko digu Kaxkoa. Ohi bezala, arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira kantuzaleak Mikel Laboa plazatik. “Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera”, luzatu diete gonbita herritarrei.

Ondoko argazki eta bideoa, iraila amaierakoa duzue. Udako etenaldiaren ostean, aurreko hilabetean itzuli zen ohiko jardunera Usurbilgo Kantu Taldekoak, entseguen hitzordu berriarekin. Aurrerantzean ez ahaztu astelehen arratsaldeetan bilduko dira, Udarregi Ikastolako Agerialde eraikinean.

Kantu-jira bi asteotan, bat bertsoz girotua
Kantu zaleentzako hitzordu bikoitza asteotan. Lehenengo saioa, ohikoa, hilero azken larunbatetan deitu ohi dutena. Urriaren 28 honetan 19:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta. Bigarren hitzordua astebete barru helduko da. Azaroaren 5ean eta NOAUA!ren Kulturaldian. Saio kantu saio berezia eguerdiko 12:00etan Mikel Laboa plazatik, Jon Maia eta Alaia Martin bertsolariekin. Bota Punttuba, Kantu Taldea eta NOAUA! K.E.-k elkarlanean antolaturiko hitzordua izango da.

KANTU TALDEAREN HITZORDUAK
Astelehenero 
18:00-19:00 
Kantu Taldekoen entsegu saioak, Agerialdeko musika gelan. 

Urriak 28, larunbata
19:00 Udako opor osteko lehen kantu-jira, Mikel Laboa plazatik.
Nori zuzendua: herritar orok parte har dezake. “Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera”.

Azaroak 5, igandea
12:00 Kantu-Bertso-jira Mikel Laboa plazatik, 
 Jon Maia eta Alaia Martin bertsolariekin.
Bertsolari Txapelketa Nagusi betean gauden honetan, lehiatik haratago, lagun arteko bertso giro goxoaz gozatzeko aukera izango dugu azaroaren 5ean, Jon Maia eta Alaia Martinen eskutik. Igandea izanik, eguerdi parteko poteo ordua girotuko digute bertsoz, usurbildar kantu zaleekin Kaxkoan barrena egingo duten kalejiran. Bota Punttuba, Kantu Taldea eta NOAUA!-k elkarlanean antolaturiko hitzordura gonbidatuak zaudete denok, bertsoak entzun eta abestera!

Antolatzaileak: Kantu Taldea, Bota Punttuba eta Noaua! Kultur Elkartea.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.