Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Herri osoa bildu nahi du, igandeko Mundualdia Usurbilen jaialdiak

By on 2017-10-20 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura

Sorterri guztietako herritarrak bildu, eta guztion arteko ezagutza eta hartuemanak sendotzea helburu duen Usurbil Herri Anitza jaialdiaren lekukoa hartuko du igandean, Udala herritar talde batekin antolatzen ari diren Mundualdia Usurbilen jaialdiak.

Jaialdian parte hartuko duten herritarren artean ditugu Fatimetu Hamadi eta Nadia Daudi sahararrak. Nadia estreinakoz dator Mundualdira. “Gustuko dut sahararren alde zerbait egitea eta neure sorterriagatik zerbait egitera ateratzea. Gustuko dut baita giro honetan, herrialde gehiago daudela, zerbait egitea jaialdi honetan”, adierazi dio NOAUA!ri. Fatimetuk bai, ezaguna du ekimen hau. Usurbil Herri Anitza izenburupean ospatu diren aurreko edizioetan parte hartu izan du, bere sorterriko jakiak dastatzeko aukera eskaini izan digu. “Gustuko dut, Usurbilgo herritar guztiak batzen baititu. Denok bildu eta bakoitzak ahal duena egin edo bere herrialdeaz ahal duena erakusteko egun bat izatea gustuko dut. Usurbilgo Udala eskertzen dut jaialdi hau antolatzeagatik”, adierazi digu Fatimetuk.

Herritarron arteko elkar ezagutza sustatzen laguntzen duela azpimarratzen du eta hilaren 22an plazara joateko gonbita luzatzen digu. “Animatu jendea parte hartzera. Gustuko dut, halako egun batean plazara atera, jende gehiago ezagutu eta sorterria erakustera ematea. Jaialdi honetako giroa gustuko dut”, azpimarratu digu Fatimetuk.

Gastronomia ezin lagungarriagoa zaigu munduko herrien arteako zubiak eraikitzeko. “Gastronomiak asko laguntzen du. Jendea ezagutu, kulturak ezagutu eta herrialde bakoitzak jakiak ezagutzeak asko laguntzen du”, azpimarratzen du. Sahararren jakiak, eta Mundualdiko jakien dastaketan parte hartuko duten herritarren sorterrietako elikagaiak dastatzeko aukera izango dugu urriaren 22an. Eta bide batez, baita herritarron arteko ezagutza eta hartuemanak sendotzekoa ere.

Mundualdia Usurbilen
Urriak 16-25
“Emakumeak Afganistan” Sutegiko erakusketa gelan. Egileak: Gervasio Sanchez eta Mónic Bernabé. Euskal Fondoa.
Ordutegia: Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:30-19:30. Larunbatean: 11:30-13:00.

Urriak 20, ostirala
18:00
Garabidek aurkeztutako “Arnasa Txikitxuak” dokumental proiekzioa eta solasaldia dokumentalean aztertzen diren nasa eta kitxua hizkuntza komunitatetako ordezkariekin Potxoenean.
18:00 “Munduko ipuinak” Potxoeneko sotoko gelan, 5 urtetik gorakoentzat, Maite Franko ipuin kontalariarekin.

Urriak 22, igandea: Mundualdia Jaia
Goizez frontoian:

11:30 Alkatearen agurra. Aurkezpena herriko dantzariekin.
12:00 Cultural group taldearen eskutik munduko dantzak.
Ondoren, Asociacion Internacional Union 5 Estrellas taldearen dantzak.
13:00 Jatorri ezberdinetako herritarrek prestatutako jakien dastaketa.

Azaroak 2, osteguna
18:00
Hitzaldia Potxoenean: “Islamofobia gure gizartean”. Hizlaria: Tarana Karim, SOS Arrazakeria.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta hainbat herritar.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.