Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Erraustegia gasez hornituko duten hodiak lurperatu dituzte

By on 2017-10-20 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea

Erraustegia eraikitzeko lanak, etenik gabe aurrera doaz. Gau eta egun ari dira lanean, baita jai egunetan ere errausketaren zero gune horretan. Handik gertu, neste lan batzuk ordea, itxuraz behintzat amaitu dituztela esan liteke. Erraustegirako eta inguru hartako gainerako proiektuentzako gas hodiak sartzeko obrei buruz ari gara. Gogoan izango duzue, aldez aurretik jakinarazi gabe, Santuenea eta Zubieta arteko bidea itxi zuten uztaila hasieran, oinezko zein ibilgailuen joan etorria edota hainbat bizilagunei etxera sartzea eragotziz. Hainbat zerbitzu ere, autobusarena edota hondakinen bilketa zerbitzua desbideratu behar izan zituzten.

Gogoan izan, erraustegirako gasa Donostiako lurretan hasi ziren sartzen, horretarako baimena emana zuen hiriburuko udalak. Usurbilgoak ez ordea. Udalerri honetako udalak, lanak Donostiari eta Usurbili eragiten diotenez, baldintza eta neurri zuzentzaileak adostea eskatu zion hiriburuko udalari. “Zerbitzu publikoak eta herritarrentzako pasabidea bermatzen duen plan bat” eta obrari dagokion seinaleztapen proiektua aurkeztea galdegin zion.  

Zubietako Herri Batzarrak, Usurbilgo Udalak eta hainbat herritarrek salatu zuten egoera. Baita Errausketaren Aurkako Usurbilgo Taldeak obren gunean bertan, Zubietako herri bidea egindako elkarretaratzearen bidez ere. Handik egun gutxira partzialki ireki zuten bidea berriz. Lanak udako hilabeteetan egin zituzten. Lehenbizi Santuenea eta Zubieta arteko herri bidean. Gerora, handik mendian gora lurperatu dituzte gas hodiok. Ondoko irudietan ikus daiteke argi, lurperatze lanok utzi duten eta begi bistakoa den arrastoa.

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.