Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Erraustegia sare elektrikora lotzeko goi-tentsioko linea eraikitzeko lizitazioa martxan

By on 2017-10-20 in Ekonomia, Hirigintza, Ingurumena, Jendartea

161012mapa
Duela urtebete, urte garai honetan berri eman zuen Lasarte-Oriako Aire Garbia Herri Plataformak, goi-tentsioko linea eraiki nahi zuela Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak erraustegia sare elektrikora lotzeko. Dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailarekin aldez aurretikako kontsultak abian omen zituela GHK-k, berri eman zuen erraustegiaren aurkako Lasarte-Oriako herri plataformak.

Urrats berri bat eman du GHK-k. Ostegun honetako, urriaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) irakurri dugu.  “L132 Hernani-Azpeitia 1 eta 2 lineen Zubietako Azpiestaziora deribazioa egiteko zirkuitu bikoi­tzeko 132 kv-ko linearen lizitaziorako deialdia” iragarri du aipatu kontsortzioak GAO-n. “L132 Hernani-Azpeitia 1 eta 2 Lineen Zubietako Azpiestaziora deribazioa egiteko zirkuitu bikoi­tzeko 132 kv-ko linearen proiektua, ingeniari­tza xehatua, fabrikazioa, muntaia, mar­txan jar­tzea eta legezta­tzea egitea” litzateke deialdi honen xedea.

Kontratua gauza­tzeko epea 12 hilabetekoa izango da, kontratua formaliza­tzen denetik aurrera. Tramitazioa ohizkoa izango omen da, eta prozedura irekia. Lehiaketa honetarako, 2.150.042,85 euroko aurrekontua (BEZ-a kontuan izan gabe) iragarri du GHK-k.

Lizitazio honetarako eskaintzak gaurtik aurkez ditzakete interesdunek, 30 egun naturaleko epean, GHK-k Hernaniko Ibaiondo industrialdean (27, Orbegozo eraikina, 3. solaria) duen egoitzan. Xehetasun gehiagorako komunikazio bideok ezarri dituzte baita: 
Telefonoa: 943.504.950.
Faxa: 943.504.949.
licitaciones@ghk.eus.

Duela urtebete Lasarte-Oriako Aire Garbia herri plataformak berri ematen zuenez, “Linea berria, 132 kV-koa, erraustegian bertan hasi eta sare nagusiarekin Urnietan lotuko litzateke, Elutsetako Arkaitzen inguruan. Guztira, 5 kilometro, Zubieta, Lasarte-Oria (batez ere), Andoain (zati txiki batean) eta Urnietan barrena. Desjabetzeak ere aurreikusten dituen proiektu honek 8 milioi euroko aurrekontua du. GHK-k berak % 60 ordainduko luke eta Donostiako Udalak % 40. Linea hau garrantzitsua da erraustegirako, eta, Aire Garbiaren iritziz, horren berri ematea ere garrantzitsua da, batez ere proiektu honekin zerikusia duen guztia isilean tramitatzen saiatzen ari direla kontuan izanik”.

Irudiak: Aire Garbia.

161012erraustegia2 161012erraustegia1

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.